[2021/03/16] Gizatea 2021eko Bilbao REPS-ean parte hartu du. Gizarte Politikako Espainiako Sarearen VIII. Kongresua

Por Gizatea

el 18-03-2021

COVID-19aren ondorioz 2020an bertan behera utzi ostean, azkenean Bilbon egin da Gizarte Politikako Espainiako Sarearen VIII. Kongresua. Martxoaren 15ean, 16an eta 17an egin da, formatu mistoan: mahai birtualak goizez eta osoko bilkura presentzialak arratsaldez.

5.2. mahaiak, Gizateak koordinatuta eta moderatuta, Deustuko Unibertsitateko Garazi Yurrebasorekin eta Madrilgo Carlos III Unibertsitateko Ana Hernandezekin batera, gai nagusi hau izan zuen: Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak, desparekotasunak murrizteko Ekonomia Sozial eta Solidarioko tresnatzat. 

Jardunaldia bi multzotan banatu zen eta hamar hizlarik parte hartu zuten, gizarte ekonomiaren eta enplegu inklusiboaren inguruko hainbat ikerketa eta kasu azalduz.

Lehenengo blokeko partehartzaileak honako hauek izan ziren:

  • Laneratzeko enpresak etxerik gabeko pertsonen ahalduntze-prozesuan. Elena Gil Bartolome. Madrilgo Gizarteratze Enpresen Elkartea.
  • Laneratzeko enpresen funtzionamenduaren dimentsioak eta kualifikazio pertsonaleko eta profesionaleko prozesuekin duten lotura. Fernando Marhuenda Fluixá. Valentziako Unibertsitatea.
  • Ezagutza transferitzea lanbide gaitasunak aitortzean eta egiaztatzean: laneratze-enpresen kasuan. Maria Jose Chisvert, Valentziako Unibertsitatea eta Sonia Guillera, Inserta.
  • “Enplegu inklusiboan berritzen” POISES proiektuaren ezarpenaren atariko emaitzak. Natxo Martinez-Rueda, Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Ekonomia soziala edo solidarioa gizarte lanerako eskuhartze sozialerako tresna izan al daiteke? Maria Encarnación Quesada, SEPISE.

Atsedenaldiaren ostean, bigarren multzoa honako hauek osatu zuten:

  • Laneratzeko enpresak: enpresa inklusiboak Agenda 2030en esparruan. Aicha Belassir, FAEDEI – Gizarteratze Enpresen Enpresa Elkarteen Federazioa.
  • Laneratzeko enpresentzako esparru etikoa: Gizatea – Euskadiko Laneratzeko Enpresen Elkarteko Etika Batzordearen esperientzia. Cristina de la Cruz, Deustuko Unibertsitatea.
  • Foru administrazioaren kontratuen erreserba gauzatzea: Nafarroako gizarteratze enpresen erronka. Xabier Berrade, Nafarroako Gizarteratze Enpresen Elkartea.
  • Ijitoen Idazkaritza Fundazioa: 3 gizarteratze enpresa, bide zaila. Álvaro Gutiérrez Maestro, Ijitoen Idazkaritza Fundazioa.
  • Laneratze-enpresekiko sinergiak. Etekina enpresa pribatuarentzat. Ignacio Sainz García, Zaintzean.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutakoei eta mahaiko hizlariei. Izan ere, jardunaldia gune interesgarria izan zen ideiak partekatzeko eta gizarteratzeko enpresek ekonomia sozial eta solidarioan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Eskerrik asko!