Eusko Jaurlaritzak Laneratzeko Enpresentzat eta gizarte-ekimeneko Enplegu Zentro Berezientzat kontratuen erreserbako %5 adostu du

Por Gizatea

el 16-03-2018

Martxoaren 13an Gobernu Kontseiluak, 9/2017 Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 4.Xedapen Gehigarria beteta, erreserbako %5 Laneratzeko Enpresentzat eta gizarte-ekimneko Enplegu Zentro Berezientzat. Akordio honekin, Gobernuak aurrera egingo du kontratazio publikoaren bidez gizartearen sektore ahulenak gizarteratzeko eta laneratzeko bultzada.

Horren arabera, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Lege berriaren VI. eranskinean jasotako kategoria ekonomikoen oinarrizko lizitazio-zenbatekoen % 5 –gutxienez– erreserbatutako kontratu gisa izapidetu beharko ditu sektore publikoko kontratazio-organo bakoitzak.

Kategoria hauen artean zerbitzu batzuek nabarmentzen dituzte: garbiketa, garraioa, baso-zerbitzua, ostalaritza, inprimaketa, gizarte-zerbitzuak, biltegiratzea, administrazio-lanak, kudeaketa eta lan osagarriak, posta eta publizitatea, eraikinen mantenimendua eta konponketa eta abar.

Hau berri ona da laneratzeko enpresen sektorearentzat, hamarkada bat baino gehiago lan egiten dabilela merkatu-erreserba errealitate bat bihurtzeko. Merkatu-erreserba sektorearen jasangarritasuna eta hazkundea errazten dituen tresna izan daiteke, gizarteko sektorerik ahulenentzat enplegua sortzeko izan dezakeen indar guztia garatzeko.

Informazio gehiagorako: Irekia