Ekonomia Sozialeko Ikertzaileen Nazioarteko Iberiar VII. Mahai-inguruak Gizatearen komunikazio bat argitaratu du.

Ekonomia Sozialeko Ikertzaileen Nazioarteko Iberiar VII. Mahai-ingurua, CIRIECek antolatua, 2013ko irailaren 19 eta 20an ospatu da

Ekonomia Sozialeko Ikertzaileen Nazioarteko Iberiar VII. Mahai-ingurua, CEPES Andaluziaren laguntzarekin CIRIECeko (Ekonomia Sozialaren Behatokia) espainiar eta portugaldar sailak antolatua, 2013ko irailaren 19 eta 20an ospatu da eta honen gai nagusiak Enpresa Sozialak, Ekonomia Soziala eta Europar Batasuneko Ongizate Estatuaren krisia izan dira. Mahai-inguruan ehun pertsona parte hartu dute, hauen artean 31 unibertsitateetako zenbait aditu eta enpresa zuzendaritza-taldeak zeudelarik.

Komunikazio ofizialez gain, 28 komunikazio aukeratuak izan dira, eta mahai-inguru osoan zehar partaideen eskura egon dira ordenagailu batzuen bitartez. Parte hartzaileek, komunikazio horiei buruz zeukaten iritziak email bidez bidali ahal izan dituzte.

Atal honetan, “Krisiaren eragina Gizarteratze eta laneratze Enpresetan” izenburua daraman GIZATEAren komunikazioa onartua izan da. Hura, 2012an GIZATEAk burututako txosten batetatik aterata dago, non krisi sozioekonomikoak gizarteratze eta laneratze enpresen gain dauzkan ondorioak aztertzen diren. Txostena edota laburpen exekutiboa hemen bertan eskura daukazue.

CIDECi aurkeztutako komunikazioa irakurri nahi izanez gero klika ezazu hemen.