Enplegu inklusiboan berrituz: laneratzeko enpresetatik merkatu arruntera igarotzeko proiektua

Artikulu honen helburua, Europako Gizarte Funtsaren Gizarte Inklusio eta Gizarte Ekonomia Programa Operatiboaren (POISES) barnean eta Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzazioaren bitartez, ikerketaekintza metodologia duen proiektu baten esparruan martxan jartzen ari den enplegu arruntari laguntzeko programa baten diseinua aurkeztea da.

Gizarteratzeko eta Laneratzeko Enpresetatik enplegu arruntera egiten diren trantsizio-prozesuak hobetzea xede izanda, Gizarteratzeko eta Laneratzeko
Enpresetako ibilbidea bukatu eta enplegagarritasun baxuko egoeran dauden pertsonak enplegu arruntean parte-hartzea ahalbidetzen duten faktoreen identifikazioa helburu duen proiektu pilotu bat garatzen ari da. Horretarako, Enplegu Arruntari Laguntzeko Programa (EALP) diseinatu da, 24 pertsonari sostengua emateko erabiltzen ari dena. Artikulu honetan programaren erreferentzia-markoa, elaborazio-prozesua eta programa osatzen duten fase eta erramintak aurkezten dira.

Zerbitzuan_Enplegu Inklusiboan Berritzen