“Gizarte hobeago baten alde lan egiten dugu” kanpaina

Gero eta gizarte zuzenagoa eta solidarioagoa bilatzeko prozesuan, Gizateak, Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkarteak “Gizarte hobeago baten alde lan egiten dugu” kanpaina, Lanbidek-Eusko Jaurlaritzako Euskal Enplegu Zerbitzuak parte hartzen duen ekimena, abiatu du, egoera zailean edo baztertuta dauden pertsonek enplegua errazago aurkitzea bultzatzeko, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresen eta administrazio publikoaren arteko lankidetzaren bitartez.

Informazio kanpaina Euskadiko erakunde publikoei dago zuzenduta, gure erkidegoan jarduera eta aberastasun ekonomikoa sortzen duten enpresekin konpromisoa hartuz, pertsonekin eta ingurunearekin konpromisoa erakutsiz eta gure gizartean zerbitzuen eta ondasunen kontratazioa eta erosketa egiteko orduan irizpide etikoak, arduratsuak eta solidarioak sustatuz.

     

Gainera, administrazio publikoak kontratu publikoen bitartez enpresa horiek bultzatzera animatzeko xedez, Gizateak, gizarteratzearekin konpromisoa erakusten duten erakunde publikoak eta pribatuak aintzatetsiko dituen zigilua sortu du.

Kontratuei buruzko egungo legediak berariaz eta inolako zalantzarik gabe aitortu du kontratazio publikoa gizarte arloko helburuak lortzeko erabiltzeko aukera. Iazko irailean onetsi zen 31/2015 Legeak, kontratu jakin batzuk edo horietako lote batzuk esleitzeko prozeduren barruan, gutxieneko ehuneko jakin bat Gizarteratzeko eta Laneratzeko Enpresen eta enplegu babestuko beste programa batzuen partaidetzarako erreserbatzera behartzen du.

Prentsa Oharra

Materialak jaitsi: