logotipo
navegacion Hasiera | Gizatea | Zer da | Nola bazkidetu

GIZATEA : Nola bazkidetu

Gizatean sartzeko jarraitu behar den protokoloa honakoa da:

1. Gizarteratze Enpresa (GE) eskatzaileak Gizatearen Estatutuak eta egoki diren beste dokumentu instituzionalak ezagutu beharko ditu.
2. GE eskatzailea legalki osatua egon beharko du eta Eusko Jaurlaritzaren Gizarteratze Enpresen Erregistroan inskribatua egon.
3. GE eskatzaileak bere atxikimendua eman behar dio Gizatearen Kode Etikoari.
4. GE eskatzaileak Gizateko beste bi bazkideen abala izan behar du.
5. GE-ak bere eskaria hurrengo dokumentuekin gauzatuko du:
    a. Gizatearen lehendakariari zuzendutako atxekimendu eskariaren gutuna (pdf 66,79kb)
    b. Eskariaren akordioaren ziurtagiri ofiziala (pdf 55,81kb)
    c. GE eskatzailearen Estatutuen kopia
    d. Eusko Jaurlaritzaren Gizarteratze Enpresen Erregistroan inskripzio ziurtagiria.
    e. Gizatearen Kode Etikoari atxikitu denaren ziurtagiria (pdf 57,5kb)
    f. Gizatearen Erregistrorako behar den datu fitxa:
        1. GE-aren balantze ekonomikoa
        2. Azken urteko esplotazio kontua
6. Lehendakariak Zuzendaritza Batzordeari pasako dio eskaria, eta baiezkoa edo ezezkoa erabakiko du edo informazio gehiago eskatuko dio behar izan ezkero.
7. Lehendakariak 15 egunetan Zuzendaritza Batzordeak hartutako erabakia iragarriko dio GE eskatzaileari.
8. Ezezkoa eman ezkero, Asanblada Orokorraren aurrean gorako helegitea egin dezake.
9. Baiezkoa eman ezkero, Gizarteratze Enpresa Gizatearen bazkide izatera pasako da eta bere Estatutuetan ezarritakoa bete beharko du.
10. Onarpena lehen hiruhilabetean ematen bada, urte osoari dagokion kuota ordaindu beharko du. Bigarren hiruhilabetean, kuotaren %75-a, hirugarren hiruhilabetean bada kuotaren %50-a eta laugarren hiruhilabetean bada, %25-a.

ITZULI

www.gizatea.net - Asociación de Empresas de Inserción del País Vasco