‘Bidali’ mezularitza zerbitzu berria jarri du martxan Bidebarrik

Por Gizatea

el 21-09-2018

Oñatin, mezularitza urgentea eskainiko duen lehen ordezkaritza izango da Bidebarrik aurkeztu berri duen Bidali mezularitza zerbitzua, TIPSA enpresarekin batera jarri du martxan.

Bidebarri 1996an sortu zen lan merkatu arruntean txertatzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratu ahal izateko. Horretarako, hainbat ekimen dauzka; vending zerbitzua edota garbiketa zerbitzua dira nagusia.

Orain, baina, zerbitzu berri bat aurkeztu dute; Bidali izeneko mezularitza zerbitzua jarri dute martxan, TIPSA enpresarekin batera, eta dagoeneko zazpi pertsonatako egitura osatu dute. Lan merkatu arruntean txertatzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzea du helburu zerbitzu berriak ere.

Aktibitate berria martxan jartzeak, biltegien alorrera bideratutako prestakuntzarekin batera, bai mezularitzan, biltegien edota banaketen alorrean profesionalak prestatzeko aukera ematen du

Erlazionatutako artikuluak:

Bidebarri estrena una nueva línea de negocio, ‘Bidali’, en colaboración con Tipsa. EL DIARIO VASCO

‘Bidali’ mezularitza zerbitzu berria aurkeztu du Bidebarrik. GOIENA