Skip to content
- Enplegagarritasun Faktoreen Eskala (EFE) Gizatea Enplegagarritasun Faktoreen Eskala (EFE) lan merkatuan parte hartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasun maila ebaluatzeko diseinatutako tresna bat da. Eskala honen helburua pertsona baten egoera ebaluatzea da, enplegagarritasunarekin lotzen diren faktoreei dagokienez, pertsona horrek laneratzeko ibilbidean jaso ditzakeen zerbitzuak eta laguntzak definitzeko edo hobetzeko. Eskuliburu honetan aurkezten dugun EFEren bertsioa, … Continue reading "Enplegagarritasun Ebaluazioa Laneratzeko Enpresetan. Enplegagarritasun Faktoreen Eskala EFE."
- “Gizarteratzeko eta Laneratzeko Enpresetako Laguntasunerako Eskuliburua” (Fernández et ál., 2007), laneratzeko enpresen sektorean erreferentziazko argitalpena hamarkada batean, 2017an eta 2018an berrikusi du profesionalek eta akademikoek osatutako lan-talde batek, testuinguruan gertatutako aldaketei erantzuteko eta urteotan metatutako esperientzia biltzeko. Prozesu horretan, alde batetik, Gizateako laguntasun eredua aztertu eta berrikusi egin da. Lan horren ondorioz, osagai batzuk garatu, … Continue reading "Gizarteratzeko eta Laneratzeko Enpresetako Laguntasuna. Gizatearen ereduko aurrerakuntzak"
- Testu honetan, Gizateako gizarteratze eta laneratzeko enpresetako laguntasun zein ekoizpen arloko teknikarientzat antolatutako Trebetasun profesionalen ebaluazioa eta neurketa prestakuntza-mintegian egindako lana aurkeztuko da. Oinarrizko trebetasun profesionalen ebaluazioa eta neurketa gizarteratzeko eta laneratzeko enpresetan (pdf 1,5 Mb)
- “Laguntasunerako harreman-trebetasunei” buruzko prestakuntza-mintegiaren esparruan, zenbait profesionalek euren esperientziak partekatu eta jendeari laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko prozesu egokienei buruzko hausnarketa egin dute. Testuan, lan-prozesuan zehar egin ditugun ikaskuntza eta hausnarketa nagusiak azaltzen dira, baita zenbait enpresaren eta bertako profesionalen esperientzia ere. Agiriaren hasieran, erabilitako metodologia eta partekatutako zenbait erreferentzia aurkezten dira. Ondoren, laguntasun-prozesuko faseen haritik, jarduketari buruzko iradokizunak eta proposamenak … Continue reading "Laneratzeko Enpresetako Laguntasun Prozesuen Hobekuntza"