
Hasiera | Gizarteratze Enpresak | Gizarte Klausulak
Zer dira?
Kontratazio Publiko prozesuetan, gizarte politiken irizpideen inklusioa bezela definitzen dira Gizarte Klausulak. Gizarteratze enpresen kasuan zehazkiago, gizarte klausulen sartzea, bazterkeria sozialean erortzeko arriskuan dauden pertsonen enplegua sustatzera zuzenduta dago, euren gizarteratze eta laneratze integrazioa bultzatzeko xedearekin.
Egun, kontratazio publikoa irizpide objektiboetan (baldintza teknikoetan eta prezioan) eta printzipio batzuen aplikazioan (lehia librean eta publizitatean) oinarritzen da, bestelako printzipio garrantzitsuago batzuk aintzat hartu gabe: izaera etiko, sozial eta solidarioak dituztenak, gutxietsitako pertsonei arreta ematea litzatekelarik kasu hontan.
Administrazio Publikoari eraginkortasuna galdatu behar zaio gasto publikoaren kudeaketan, bera baita aurrekontu eta fondo publikoen kudeatzailea eta eragin sozialak eta enplegua bultzatu behar duena. Europear Batasunean kontratu publikoek duten pisua, BPG-aren %12-%15 bitartekoa da, Administrazioa lehen mailako agente ekonomikoan bihurtzen delarik.
Gizarte Klausulak kontratu publikoaren adjudikazio prozesuaren fase ezberdinetan sartu daitezke:
Dirulaguntzen kontzesiorako jarraitzen den bide tradizionalaren aurrean, kontratzio publikoaren bitartez elkarlan formula posibleak daude. Horrexegatik, Administrazio Publikoaren eta ekintza sozialeko erakundeen (bereziki gizarteratze enpresen) arteko erantzukidetasuna sustatu beharra dago.
Esteka interesgarriak