Nortzuk gara

Gizatea-k giza, gizartea eta atea kontzeptuak bateratzen ditu. Horrela, gizartzeratze enpresek partehartzerako eta gizarte integraziorako sarbidea ahalbidetzen duten funtzioa adierazi nahi dugu. Hori guztia pertsona protagonista gisa hartzen duen laneratze eta gizarteratze prozesu baten bitartez egiten da.

Gizateak elkartuta dauden laneratzeko enpresak bultzatzen ditu, eta ahalegina egiten du denei laguntza emateko, aurrean dituzten erronkei taldeka eta eraginkortasunez aurre egin diezaieten, sektorea hobetzeko eta sendotzeko, elkarren arteko lankidetza sustatzeko, eta erakunde publikoen eta gizarte osoaren aurreko hizketaldia errazteko.

Gizatea 2007. urtean sortu zen, eta, harrezkeroztik, ordezkaritza nabaria izan du sektorean, gaur egun kalifikatuta dauden laneratzeko 43 enpresetatik 42 biltzen baititu barnean. Haien izenean hartzen du parte hizketan aritzeko dauden gune guztietan, eta elkarlanerako espazioak bultzatzen ditu, ekonomia sozialeko gainerako familiekin eta gizarte-ekintzaren hirugarren sektoreko sareekin jarduteko.

Ateak zabaltzen