Zerbitzuak

Sektorearen ordezkaritza eta harreman instituzionalak administrazioekin eta erakunde publikoekin (Eusko Jaurlaritza, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, foru aldundiak, udalak, garapen-agentziak), alderdi politikoekin, enpresa-erakundeekin, sindikatuekin eta parte hartzeko guneetan ere bai, hala nola Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaietan.

Sektorearen intereseko sareetan parte hartu:

Berariazko aholkularitza kontratazio publiko arduratsuaren eta erreserbatutako kontratuen arloan administrazio publikoentzat eta gizarte-erakundeentzat.

Tresna eta jarduera interesgarriak garatzeko:

  • Lan munduan sartzen lagun egiteko prozesuen kudeaketarako tresnak.
  • Urteko memoria soziala, sektoreko magnitude nagusienen berri emateko.
  • Kontratu erreserbatuak eta kontratazio publiko arduratsua sustatzeko tresnak.
  • Jardunaldiak eta mintegiak lankidetza sustatzeko eta praktika onak eta esperientzia berritzaileak partekatzeko.
  • Sektoreari buruzko azterketak eta ikerketak.

Unibertsitate, administrazio publiko eta gizarte-ekintzaren hirugarren sektoreko beste sare batzuekin elkarlanean proiektuak garatzea.

Enpresentzako aholkularitza trebakuntza eta esperientzia duten pertsonak kontratatzeko, hautagai egokiak proposatuz haien beharrei azkar eta modu eraginkorrean erantzuteko, eta enpresei informazioa eman, kontratatzeko laguntzei eta hobariei buruz.