
Hasiera | Gizarteratze Enpresak | Zer dira
Eusko Jaurlaritzaren Azaroaren 11-ko 182/2008 Dekretuak, zeinaren bitartez gizarteratze enpresen kalifikazioa, sarbidea eta erregistroa eraentzen den, honela definitzen ditu:
“Laneratzeko enpresatzat hartuko dira honako ezaugarri hauek dituzten ondasunen edo zerbitzuen ekoizpen-egiturak: gizartean baztertuta edo desabantailan dauden taldeak lan-merkatuan sartzeko helburua dutenak, eta, gainera, gizarteratzeko banan banako proiektuak egiten dituztenak, ikasketa prozesu egoki baten bidez, eta prozesu horrekin, enplegagarritasunaren baldintzak hobetzen laguntzeko trebetasun sozialak, laneko trebetasunak, oinarrizko prestakuntza, laneko kualifikazioa eta merkatuari buruzko ezagupenak barnean hartzen dituztenak, eta ondorengo paragrafoan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.”
Laburrean, enpresa hauek besteekin duten desberdintasuna, bazterkeria edo desabantaila soziala egoeran dauden pertsonen lan mundurako sarbide normalizatua ahalbidetzen dutela da, laguntza epealdi baten ondoren irabazi asmorik ez duten estruktura merkatal batean lana eginez. Hori da duten balio erantsia, beharrezko baliabide tekniko eta giza baliabideekin kalitatezko zerbitzuak eskeintzeaz gain.
Gure komunitatean jarduera eta aberastasun ekonomikoa sortzen duten enpresak dira, pertsonekin eta ingurumenarekin konpromezua hartuta, jendartean ondasun eta zerbitzuen kontratazioa eta erosketa irizpide etiko, erantzule eta solidarioen esku bultzatuz.
Enpresa hauek gizarteratzearen aldeko politiketan eta eskuhartze sozialean lan egiten duten taldeen ekimenetan dute jatorria. Azken horien ekimenek gizarteratzea “arlo ekonomikoaren bitartez” lortu nahi dute, azken urteotan euren eraginkortasuna frogatu dutelarik arazo bereziak dituzten pertsona eta taldeen laneratze prozesuan.