Erreserbatutako kontratuak

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 4. xedapen gehigarriak honako hau dio:

  1. ” Ministroen Kontseiluaren edo autonomia-erkidegoetako eta toki-erakundeetako organo eskudunen erabakiaren bidez, gutxieneko erreserba-portzentajeak ezarriko dira zenbait kontratu edo kontratu horietako zenbait sorta esleitzeko prozeduretan parte hartzeko eskubidea gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziei eta laneratze-enpresei erreserbatzeko —zentro eta enpresa horiek Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen eta haien Gizarteratzearen Lege Orokorraren testu bateginean (azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua) eta Gizarteratze Enpresen Araubidearen Legean (abenduaren 13ko 44/2007 Legea) daude araututa, hurrenez hurren, eta lege horietan ezarritako betekizunak bete behar dituzte halakotzat hartuak izateko—, edo gutxieneko erreserba-portzentajea ezarriko da kontratu horiek enplegu babestuko programen barruan gauzatzeko, baldin eta enplegu-zentro berezietako, laneratze-enpresetako edo programetako langileetatik, desgaitasuna dutenen edo gizartetik baztertuta daudenen portzentajea haien erreferentziako araudian aurreikusitakoa bada, eta, betiere, gutxienez ehuneko 30 bada.
    Ministroen Kontseiluaren edo autonomia-erkidegoetako eta toki-erakundeetako organo eskudunen erabaki horretan gutxieneko baldintzak ezarriko dira aurreko paragrafoan xedatutakoa bete dadin bermatzeko.
    Atal honetan zehaztutako Ministroen Kontseiluaren erabakia Legea indarrean sartzen denetik urtebeteko epean ezarri beharko da gehienez ere. Epea igarotakoan Ministroen Kontseiluak erabakirik hartu ez badu, Estatuko sektore publikoaren kontratazio-organoek ehuneko 7ko gutxieneko erreserba-portzentajea aplikatu beharko dute (zeina %10era arte handituko baita legea indarrean sartu eta lau urtera) erreserba egin beharreko ekitaldiaren aurrekoan VI. eranskinean jasotako CPV kodeetan bildutako hornidura eta zerbitzuak esleitzeko egin diren prozeduren guztizko zenbatekoaren gainean, atal honetako lehen paragrafoan adierazitakoari jarraikiz.
  2. Lizitazio-iragarkian xedapen honen aipamena egin beharko da.
  3. Xedapen gehigarri honetan ezarritako erreserba aplikatzen zaien kontratazio-prozeduretan ez da lege honen 107. artikuluan aipatzen den behin betiko bermea eskatu beharko, salbu eta kontratazio organoak, aparteko arrazoiak direla medio, beharrezkotzat jotzen badu eta espedientean modu arrazoituan justifikatzen badu.”

Horrenbestez, zenbait lizitaziotan parte hartzeko eskubidearen erreserba-portzentajea ezarri beharko dute administrazio publikoek, bi enpresa mota hauei dagokienez: laneratze-enpresak eta gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziak. Administrazio publikoek, gainera, erreserba bete dadin bermatzeko gutxieneko baldintzak ezarriko dituzte.

Estatukoak ez beste administrazio publikoen kasuan, ez dago finkatu beharreko edo erreferentziatzat har daitekeen portzentajerik; aitzitik, administrazio bakoitzak erabakiko du zein portzentaje ezarri. Erreserba hori edozein kontratutan egin ahal izango da, obra, zerbitzu zein hornidurakoak izan.

Ez da behin betiko bermerik eskatuko, eta halakorik eskatuko balitz, espedientean justifikatu beharko luke kontratazio-organoak.

Praktikan, erraz-erraza da erreserbatutako kontratuen aplikazioa:

  • Edozein kontratu-helburu
  • Edozein jarduera-sektore
  • Edozein kontratu mota: obrak, zerbitzuak edo hornidurak, obra publikoa ematekoa, zerbitzu publikoak kudeatzekoa, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlanekoa eta administrazio-kontratu bereziak.
  • Edozein esleipen-prozedura: irekia, murriztua edo negoziatua, kontratu txikia, esparru-akordioa, etab.
  • Zenbateko-mugarik gabe
  • Sortak erreserbatzeko aukera
  • Lizitazio-iragarkiak erreserbatutako kontratua dela jakinarazi beharko du, eta SPKLren 4. xedapen gehigarria aipatu
  • Praktikan, klausulen pleguan antolatzen dira erreserbatutako kontratuak, gainerako lizitazioak bezalaxe. Beste edozein kontratu bezala tramitatzen, zabaltzen eta esleitzen da. Prozedura irekiaren bidez esleitzen den erreserbatutako obra-kontratua izan liteke, baita erreserbatutako hornidura-kontratu txikia ere.

Berezitasun bakarra da parte hartzeko eskubidea mugatzen dela; izan ere, laneratze-enpresak eta gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziak baino ezingo dira aurkeztu eta onartu. Gaitasun-betekizun (kaudimena) gisa agertu ahal izango da eskakizun hori pleguetan, eta kasuan kasuko erregistroetan beren sailkapena eta inskripzioa egiaztatu.  Kontratu bat erreserbatutzat kalifikatzeak ez ditu kanpo uzten lizitazio batean onartua izateko beste betekizun eta baldintza batzuk, hala nola gaitasun teknikoa edo profesionala, ekonomia-kaudimena, jardute-ahalmena, kontratistaren sailkapena nahiz kontratatzeko debekurik ez izatearena. Horrenbestez, erreserbatutzat kalifikatutako kontratu baten lizitazioan aurkeztu ahal izateko, laneratze-enpresek eta gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziek beren izaera egiaztatu beharko dute (kalifikazioa eta erregistroa), bai eta pleguek ezarritako betekizun espezifikoak betetzen dituztela frogatu ere.

Lehentasunen eta estrategia politikoen araberako erreserba bereizia egin daiteke eta, praktikan, badira laneratze-enpresentzat eta gizarte-ekimeneko enplegu-zentro berezientzat erreserbatutako kontratuak ezartzen dituzten administrazioak.

Andoaingo Udala

  • 2020_Andoaingo udalerriko hainbat berdegune, parke, lorategi eta zuhaiztiren mantenimendu, iraunarazpen, birjarpen eta hobekuntza zerbitzua, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresentzako erreserba partzialarekin: KAPP – PTP
  • 2020_Gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko zerbitzu bateratu bat kontratatzea, berdeguneak, hiriko-espazioak, kontserbatzeko, mantentzeko eta hobetzeko lanak eginez, eta, hala badagokio, dibulgazio-materiala banatzeko lanak eginez, Beterri-Buruntza eskualdean, integrazio pertsonaleko prozesu baten barruan: KAPP – PTP

Arrasateko Udala

  • Arrasateko udalaren instalazioetan edari beroak, edari hotzak eta jatekoak diren makina saltzaileen zerbiztuaren ustiaketa, bidezko merkataritzako produktuak erabiliz eta lanean txertatzeko zailtasunak dituzten pertsonak kontratatzea bultzateko: KAPPPTP

Basauriko Udala

  • 2019_Pixatokiak garbitzea eta desinfektatzea, Basauriko hiri-altzariak garbitzea eta Ikastetxe publikoak irekitzea eta ixtea Basaurin: KAPPPTPKaratula

Bilboko Udala

  • 2022_Banatzeko eta gutunontzietan sartzeko zerbitzua, Alkatetzaren Kabinetearentzat: KAPPPTPKaratula
  • 2020_Sukalde eta jantoki zerbitzua ematea Elejabarriko udal aterpetxean: KAPPPTPKaratula
  • 2018_Udako liburutegiak : KAPP – PTP – Karatula

Donostiako Udala

  • Tamaina handiko hondakinak eta gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak biltzeko, berrerabiliak eta birziklatuak  izan daitezen prestatzeko eta balorizatzeko zerbitzua, Donostiako Intxaurrondo, Loiola eta Martutene auzoetarako: KAPPPTP 

Gasteizko Udala

Visesa

  • Visesa eta Alokabideko Arabako lurralde bulegoak eta bulego zentralak garbitzeko zerbitzua: KAPP PTP Karatula

GURE ENPRESEK ESAKINITAKO ZERBITZU-ZORROA ADMINISTRAZIO PUBLIKOENTZAT.

Osasuna, zaintzak, hezkuntza eta aisialdia

Ostalaritza eta turismoa

Banaketa, mezularitza eta paketeria

Garbiketa eta mantentze-lanak

Komunikazioa eta irudia

Ingurumena

Mugikortasun iraunkorra

· Bizikletak maileguan uzteko zerbitzu publikoak kudeatzea