Gizarteratze enpresen aurkezpen berria Lanbiden

Por Gizatea

el 14-05-2012

Lurralde osoan Lanbideko bulegoen zuzendaritza daramaten 50 pertsonei zuzendua.

Joan den maiatzaren 9an, Lanbidek, bere bulego nagusian, Jose Atxotegi Kalea, 1 (Vitoria-Gasteiz), lan jardunaldi bat ospatu zuen. 50 pertsona inguru parte hartu zuten, Autonomia Erkidego osoko Lanbideko bulegoen zuzendaritzaren arduradunak hain zuzen ere.

Ekitaldi honetan, Alfonso López eta Carlos Askunzek, Gizateako presidente eta gerentea hurrenez hurren, Euskadiko gizarteratze enpresen aurkezpen zabala egin zuten eta hauek gaur egun dauzkaten erronkak azaldu zituzten.

Jardunaldiaren helburua, gure errealitatea Lanbideko profesionalei hurbiltzea da, beraien prozesuak eta Gizarteratze Enpresen Programaren berezitasunak kudeatzeko gaitasuna hobetzeko asmoz.