Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen IV. Jardunaldia ospatuta

Por Gizatea

el 26-12-2011

70 pertsona inguru elkartu ziren Donostiako Kirol Etxean.

Joan den abenduaren 20an Gizarteratze Enpresen IV. Jardunaldia ospatu genuen Donostiako Kirol Etxean. 70 pertsona inguru gerturatu ziren, ekonomia sozial eta solidarioaren arlokoak, zein bazterketa egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzerako eta laneratzerako lan egiten duten elkarte ezberdinetatik.

Jon Igartuak, Gizateako lehendakariordeak, jardunaldiari hasiera eman zion eta honen ostean Leyre Sologurenek, Lanbideko Gizarteratze Enpresen Programaren erantzuleak, Euskal Enplegu Zerbitzuan gizarteratze enpresek daukaten guneari buruzko zenbait azalpen eman zituen, baita gizarteratze enpresen kalifikazio zein laguntzen ematearekin zerikusia duten zenbait alderdi administratiboei buruz ere.

Geroago, Ana Iamettik, Gizateako teknikariak,

2010eko

Gizarteratze eta Laneratzeko Enpresen Gizarte-Txostena aurkeztu zuen, enpresa horien dimentsio sozio-ekonomikoa ebaluatu, hobetu eta ezagutarazteko egokia den tresna.

Atsedenaldiaren ostean, Leire Álvarez de Eulatek, Gizateako teknikaria eta Pepe San Josek, Gizateako Laneratzean laguntzeko lan taldeko kidea, “Laneratzeko Enpresetako Laguntasun prozesuen Hobekuntza. Profesionalen harreman-trebetasunak garatzeko mintegiko ikaskuntzak” izenburua daraman argitalpena aurkeztu zuten. Bertan, urtean zehar burutu den formakuntza prozesuko partehartzaileen esperientziak jaso dira.

Itxierari ekiteko, FAEDEIko presidentea den Nieves Ramos izan genuen, Javier Ruiz Eusko Jaurlaritzako Plangintza eta Enplegu sailburuordea eta azkenik Alfonso López Gizateako presidentea.

Jardunaldiaren aurkezpenak hemen ikus ditzakezu.