Gizatea, Gizarteratzen eta Laneratzen Laguntzeko Langileen Estatuko IX. Mintegian

Por Gizatea

el 02-12-2019

Azaroaren 28an eta 29an, 9 enpresatako 16 pertsonok parte hartu genuen Gizatearen ordezkari gisa, aurten Oviedon egin den Gizarteratzen eta Laneratzen Laguntzeko Langileen Estatuko IX. mintegian. Topaketa hau FAEDEIk, AERESSek eta ADEIPAk (Asturiasko Gizarteratze Enpresen Elkartea) antolatu dute.

Topaketa ostegun goizean Koopera Store bisitatuz hasi zen , non gertutik Caritas Koopera gizarteratze enpresak ehungintzaren berreskuratze eta berrerabiltze sektorean egiten duen lana ezagutu ahal izan genuen.

Goizeko azken orduan, Asturiaseko Autonomia-Erkidegoko eta Oviedoko Udaleko ordezkariek mintegia hasiera eman zuten, eta laneratze- enpresetarako interes handiko gaia jorratu genuen: ohiko lanean hastea, hain zuzen ere. Urte honetan, Estatu osoko laneratze-enpresetako 100 pertsona baino gehiagok parte hartu dute topaketan.

Arratsaldean, laneratze-ibilbideko metodologia aurkeztu ondoren, lan-taldeetan prozesuaren faseak aztertu eta baloratu genituen: lan-orientazioa, prospekzioa, lan-bitartekotza eta lanpostu-osteko jarraipena.

Ostiral goizean jardunbide egokiak aurkeztu ziren, eta, bertan, lehen eskutik  enpresa arruntean sartzeko fasearekin lotutako lau esperientzia ezagutu ahal izan genituen.

Zaragozako “Federico Ozanám” fundazioa “Puzzle” tresna aurkeztuz hasi zen, zaurgarritasun-egoeran dauden langileen tutoretza, jarraipena eta esku-hartze integrala egiteko.

Bigarrenik, Vila-Realgo (Castellón) kokatuta dagoen “Tots Units” fundazioak (“Reciplana Recuperados” gizarteratze-enpresa sustatzailea), lan egiten duten pertsonen lan-merkaturako trantsizioa errazteko metodologia azaldu zigun.

Jarraian, Gizateari egokitu zitzaigun txanda, “Enplegu Inklusiboan Berritzen” proiektuaren aurrerapenak partekatzeko. Proiektu piloto honen bidez, laneratze-enpresan ibilbidea amaitzen duten pertsonei ohiko enplegua bilatzen eta mantentzen laguntzeko metodologia berri bat lantzen da. Horrez gain, proiektu honekin arlo pribatuarekin harremanak sendotu nahi ditugu, ohiko enplegura sarreraren kalitatea hobetzeko.

Amaitzeko, Ignacio Sáinz, “Zaintzean” gerenteak, “Enplegu Inklusiboan Berritzen” proiektuan bere eskarmentua adierazi zuen, bazterze -egoera edo  -arriskuan dauden pertsonen kontratazioa, hain zuzen ere. Bestalde, laneratze enpresen eta ohiko enpresen arteko elkarlana azpimarratu  zuen.

Laburbilduz, oso mintegi interesgarria izan da, ohiko enplegura sarreraz ikasi baitugu. Halaber, laneratze-ibilbidearen faseari aurrera egiteko baliagarria izatea espero dugu,  laneratze-enpresetarako ez ezik,  laguntzen  ditugun pertsonentzat ere, oso garrantzitsua baita.

Eta amaitzeko, FAEDEIri, AERESSi eta Adeipari eskerrak eman nahi dizkiegu, harrera eta antolaketagatik. Hurrengo mintegian elkar ikusiko dugu!