GIZATEAk CEBEKek antolatutako Sprint Pro Bono Birtualan parte hartu du

Por Gizatea

el 02-07-2020

2020ko maiatzean eta ekainean GIZATEAk Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (CEBEK) antolatutako Sprint Pro Bono Birtuala programan parte hartu du. Horretarako, Work for Social erakundearen laguntza izan du.

Sprint Pro Bono Bizkaiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeei zuzendutako boluntariotza sozialeko programa da. Bertan, Bizkaiko Enpresa Txiki eta Ertainetako adituek, Cebekek deituta, gizarte-erakundearen arazo zehatz bati erantzuten laguntzen dute, aholkularitza birtualeko programa baten bidez.

GIZATEAren Pro Bono aholkularitzaren helburua sektore pribatura bideratutako ekintza eta lan-ildoen ibilbide-orri bat definitzea izan da, lehentasunezko gisa identifikatutako Garapen Iraunkorreko Helburuen bidez emaitza positiboak sortuko dituzten aliantza berritzaileak sortzeko gai izango direnak.

Lana bi fasetan egin da. Diagnostiko birtualaren lehen fasean, Andrea Sánchez eta María Sonia Arenas Work for Social erakundeko aholkulariekin egindako bi saiotan, gure erakundearen barne-azterketa egin dugu, eta horrek lagundu digu borondatezko adituekin aholkularitzako bigarren faserako lan-plana ezartzen.

Aholkularitza-fasea Work for Social enpresak dinamizatutako hiru lan-saiotan egin da, eta Bahia Bizkaia Gas, S.L., Ereinn Consultoría y Formación, S.L., Gestión Zamudio, S.L., Coca Cola European Partners, WestRock Packaging Systems Spain, S.L. eta Asesoría Celaya Jometón enpresetako 7 adituk parte hartu dute, CEBEKeko Proiektu Berrien Garapeneko zuzendariarekin batera, Nieves Gamiz. Lan-saio horietan, boluntarioek enpresa pribatuetarako GIZATEAren balio-proposamena eta sektore pribatuarekin jarduera berriak hasteko ekintza-plan estrategikoa definitzen lagundu digute, eta lan hori itxiera-saio batean aurkeztu da.

GIZATEAtik oso positibotzat jotzen dugu esperientzia hori, eta uste dugu CEBEK-en Sprint Pro Bono egitasmo honetan egindako lana, zalantzarik gabe, oso baliagarria izango dela sektore pribatuarekin ekintzak eta lan-ildoak abian jartzeko, GJHak lortzen lagunduko diguten aliantza berritzaileak ezartzen laguntzeko.

Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu CEBEKi Sprint Pro Bono honetarako GIZATEAk egindako proposamena aintzat hartzeagatik; Work for Social elkarteari, saioak dinamizatu eta antolatzeagatik; eta, jakina, boluntarioei eta haien enpresei, beren denbora, esperientzia eta ezagutzak GIZATEAren esku jartzeagatik.