GIZATEAk Laguntza prozesuan diharduten teknikarien I Mintegian parte hartu zuen

Por Gizatea

el 24-09-2010

Valentzian ospatutako topaketan Gizateako kide diren enpresetako hamar lagun egon ziren

Pasaden Irailaren 22an Valentzian Laguntza prozesuan diharduten Teknikarien I. Mintegia ospatu zen, FAEDEI eta AERESS-ek antolatuta.

Partehartze haundia egon zen, 120 bat pertsona topatu ziren Valentziako Unibertsitateko Filosofia eta Zientzien Fakultatean, esperientziak partekatu, metodologia eta lan tresnak ezagutzeko eta egun aurkitzen diren zailtasunak identifikatu eta hobekuntzak proposatzeko. Helburu horiek guztiak bete ziren metodologia partehartzaile baten bitartez, lan-taldeetan, non laguntza prozesuan ematen diren faseak aztertu ziren eta kasu errealak landu ziren.

GIZATEAren partez 10 lagun joan ginen eta oso positiboki baloratu dugu, nahiz eta entitate ezberdinetatik luzeagoa izan behar zuela esaten zuten. Izan ere, bi sareetan lan egiten dugunon aldetik, aspalditik eskatzen zen horrelako topaketa bat ospatzea, eta oraingoan urtero egitea eskatu zen.