Gizateako 2015eko Batzar Orokorra ospatu da

Por Gizatea

el 06-03-2015

Martxoaren 5ean, osteguna, Gizateako urteroko batzar orokorra ospatu zen Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien Ekitaldi Aretoan.

Martxoaren 5ean, osteguna, Gizateako urteroko batzar orokorra ospatu zen Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien Ekitaldi Aretoan. Bertan, Gizateako kide diren 44 entitateetatik, 36k parte hartu zuten. Gehiengo zabal batekin eta aurkako botorik gabe, 2014ko kudeaketa txostena eta kontuak eta 2015eko kudeaketa plana eta aurrekontua onartuak izan ziren, zeinek elkartearen jarduerari eta aurkeztutako erronkei babesa suposatzen duen.

2015tik 2018ra arte elkartearen bidea zehaztuko duen plan estrategikoa ere bertan aurkeztu zen eta 92%eko babesa eduki zuen. Laster eratua izango den euskal ekonomia sozialaren sare berria ere aurkeztu zen, EGES izena daramana (Euskal Gizarte Ekonomia Sarea), eta egitura berri honetan elkartearen partaidetza ere bozkatu zen.