Gizateako 25 pertsona Avilésera doaz.

Por Gizatea

el 18-11-2011

Laguntza prozesuan diharduten teknikarien estatuko II. Mintegian parte hartu dute.

Azaroaren 10 eta 11an, Avilésen, FAEDEIk eta AERESSek antolatutako laguntza prozesuan diharduten teknikarien estatuko II. Mintegia ospatu zen.

Partehartze handia egon zen, 115 bat pertsona topatu ziren Arte eta Erakusketa Udal-gunean, esperientziak partekatu, metodologia eta lan tresnak ezagutzeko eta egun aurkitzen diren zailtasunak identifikatu eta hobekuntzak proposatzeko. Helburu horiek guztiak bete ziren metodologia partehartzaile baten bitartez, lan-taldeetan, non laguntza prozesuan ematen diren faseak aztertu ziren eta kasu errealak landu ziren.

GIZATEA, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gizarteratze enpresa ezberdinetan ekoizpen zein laguntza lanak egiten dituzten 25 pertsonek ordezkatu zuten. Pertsona hauek bai topaketan zein aldez aurretiko informazio bilketan parte hartu zuten.

Mintegiaren balorazioa orokorrean oso positiboa izan zen. Aurreko urteko ekarpenetan oinarritutako aldaketek, iraupen luzeago batek eta denbora gehiago talde-lana lantzeko, A punto sostenible, Riquirraque eta Vedelar gizarteratze enpresak bisitatzea ahalbidetu zuten, baita akordio eta emaitza zehatzetara heldu ere.