Gizateako Batzar Orokorra 2013

Por Gizatea

el 04-06-2013

Joan den asteazkenean, maiatzak 22, Gizateako urteroko batzar orokorra ospatu zen Bizkaiko Batzar Nagusien Ekitaldi Aretoan, Bilbon.

Bertan, Gizateako kide diren 46 enpresetatik, 41 parte hartu zuten.

Gehiengo zabal batekin eta aurkako botorik gabe, 2012ko kudeaketa txostena eta kontuak eta 2013ko kudeaketa plana eta aurrekontua onartuak izan ziren, zeinek elkartearen jarduerari eta aurkeztutako erronkei babesa suposatzen duen.

Batzar honen zati bat REAS Euskadiren (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) batzarrarekin batera burutu zen, non lantaldeek egindako lana aurkeztu zen: kudeaketan hobekuntza, gizarteratzeari laguntza, merkatu soziala, erosketa publiko arduratsua, auditoretza soziala eta 2013/2014an martxan jarriko den eta ekonomia solidarioa eta generoaren inguruan arreta jartzen duen talde berria aurkeztu zen.

Azkenik, Peru Sasíak aurreko asteburuan Florentziako batzarrean gertatutakoa kontatu zuen, non Fiare Proiektua Italiako Banca Popolare Étican barneratu den eta Peru Administrazio Kontseiluko kide legez aukeratu duten, 6 gizon eta 7 emakumez osaturik dagoelarik. Hitzaldi honen bitartez, Gizatearen eskutik Fiare proiektuaren laguntza-jarduerak sustatu nahi izan ziren (bazkide eta kapital sozialaren kaptazioa, sentsibilizazioa, finantza-produktuen hedapena, etab.).