Gizateako Ezohiko Batzarra

Por Gizatea

el 24-02-2014

Joan den otsailaren 7an, Gizateak ezohiko batzarra ospatu zuen. Batzar honen helburua, 2014-2017ko Plan Estrategikoa modu parte-hartzaile batean lantzen hastea zen, baina ez zen eguneko gai bakarra.

Batzarreko beste gai garrantzitsu bat gizarteratze enpresen gaur eguneko egoeraren azalpena eta eztabaida izan zen, epe ertain eta laburrerako erronka eta proposamenen bila. Gizateako 2012ko gizarte-txosteneko datuetan oinarritutako gizarteratze enpresen egoeraren laburpen xumea egin zen eta egoera horretatik abiatuz, 4 esparru ezberdinetan aurrera eramateko ekintza zehatzak taldeka landu ziren: a) datu garrantzitsuak eta lehentasunezko ekintzak; b) GEn sustapena; d) GEn sustapen publikoa; e) Trantsizioa eta laneratzea.

Sareen Sarea, Euskadiko Gizartekintzako Hirugarren sektorearen sareen sarean parte hartzea ere onetsi zen. Euskadiko Hirugarren Sektoreko 13 sare garrantzitsuenak biltzen dituen plataforma plurala da. Gizarteratze enpresaz gain, ezgaitasunaren sektore ezberdinak, gizarteratzearen aldeko lana, pertsona nagusiak, ekonomia solidarioa, etab. biltzen dituzten plataformak parte hartzen dute.

Halaber, Fiare Banka Etika proiektuaren bazkideen geureganatzean eta zabalpenean lanean jarraitzeko garrantzia azpimarratu zen batzarrean. Garrantzi handiko urtea da hau Fiarerentzat, eta hortaz, bere hazkuntza eta finkatzean esfortzuak areagotzea aproposa deritzogu.