Gizatearen Ohiko Batzarra ospatu egin da

Por Gizatea

el 10-05-2011

Kide diren 44 gizarteratze enpresetatik, 42k parte hartu zuten.

Pasa den maiatzaren 6an Bizkaiko Batzar Nagusietako Ekitaldi Aretoan Elkartearen Urteko Ohiko Batzarra ospatu genuen. Batzarra 10:30etan hasi zen bigarren deialdian, REAS Euskadi eta Gizatea artean dauzkaten gai komunak landuz, REAS Euskadik aurretik bere Urteko Ohiko Asanblada ospatu zuen eta. Horrela, beste gai batzuen artean, bi entitateen artean garatzen diren lantaldeek burututako ekintzak azaldu ziren, baita ere bi sareen artean sinatu beharreko hitzarmena, onartua izan zena.

Ondoren, iazko Kudeaketa Txostena eta Txosten Ekonomikoa eta aurtengo Kudeaketa Plana eta Aurrekontuak aurkeztu ziren, zeinek bertan zeuden gizarteratze enpresengandik onartuak izan ziren. Batzarra, entitateetan interesa sortzen duten eta momentuan sarean lantzen ari diren gai ezberdinei buruzko hainbat informazio eta oharrekin bukatu zen.

Elkarteko kide diren enpresen partaidetza altua azpimarratu beharra dago, %95era heldu zelarik, Gizateako kide diren 44 gizarteratze enpresetatik, 42 bertan baitzeuden ordezkaturik.