INSERCIONA. GIZARTERATZE ETA LANERATZE ENPRESEN 1GO EUROPAR AZOKA

Por Gizatea

el 25-01-2011

2011ko otsailaren 23 eta 24an, Bartzelonako Nazioarteko Batzarren Zentroan (CCIB), Inserciona ospatuko da, gizarteratze eta laneratze enpresen 1go europar azoka.

Azokan, estatu espainol osoko gizarte eta laneratze enpresen produktu eta zerbitzuak ikusgai jarriko dira, eta enpresa europarren ordezkaritza ere egongo da.

23an, goizeko 11etan, Inserciona-ren inaugurazioa izango da, eta horren ondoren, 1go hitzaldi politikoa “Gizarteratze eta laneratze enpresa, orainaldi zein etorkizunerako apustua”. Hitzaldi honetan, autonomi erkidego bakoitzeko gizarteratze eta laneratze enpresen arduradunek zein Enplegu eta Inmigrazio Ministerioak hartuko dute parte.

24an, goizean ere, “Gizarte Klausulak Europan” izeneko hitzaldi europarra burutuko da, Europako estatu ezberdinetan gizarte klausulen erabilera eztabaidatzeko asmoz. Ekintza hau PROGRESS proiektuaren barne dago.

Inserciona garatuko den barrutiak, planifikatzen ari diren tailer eta ekintzak garatzeko esparruak dauzka, esate baterako: gizarteratze eta laneratze enpresen moda desfilea, birziklapenari buruzko ekintza bat eta baita “Lip Dub” performance batekin sortutako Insercioa-ren bideo bat.

Azoka irauten duen bitartean, eta guztion arteko ekintzak burutzen ari ez direnean, lurralde ezberdinetako elkarteek tailerrak, animazioak, etab. gauzatuko dituzte.

Inserciona-ko egitaraua deskarga ezazu (pdf 245 Kb)

Gizateak eta bere barnean dauden 41 enpresek presentzia nabaria edukiko dugu 1go europar azoka honetan, 12 stand instituzional, ekintza ezberdinen antolaketa eta 50 pertsonez osatutako delegazioaren asistentziari esker. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta parte hartzea izango dugu.