Konfia eta Tolosako Udalaren arteko akordioa

Por Gizatea

el 26-07-2011

Helburua, herriko emakumeen lana eta familia bateratzea da.

Hitzarmen honen bitartez, udalak lokal bat lagako dio Konfiari, bertan bere jarduera gara dezaten hurrengoko 5 urteetan, irailetik aurrera.

Ibai Iriartek, Tolosako Alkatea eta Mª Teresa Hernándezek, Konfiako gerentea, akordioa itxi dute. Honen bidez, Konfia, herriaren errealitatea barnetik ezagutu eta aztertzeko gai izango da. Horrez gain, udaleko gizarte zerbitzuen erabiltzaileak kontratatzea posible izango du, ezkutuko ekonomian lan egiten duten pertsona horien egoera erregularizatuz, enpresaren helburu nagusia hau delarik.

Sinatutako hitzarmenak, Tolosaldeko emakumeak (gehien bat familia gurasobakarreko amak eta genero-indarkeriaren biktimak) entitateak eskaintzen dituen lan esparruetan barneratu nahi ditu.