Krisialdian ere, gizarteratze enpresek enplegua sortzen jarraitzen dute Euskadin

Por Gizatea

el 27-12-2011

Joan den abenduaren 20an, Euskadiko gizarteratze enpresen 2010eko gizarte-txostenaren datu nagusiak aurkeztu ziren. Txosten honetan, 44 enpresa parte hartu dute, iaz baino 3 gehiago.

Donostian ospatutako gizarteratze eta laneratze enpresen IV. Jardunaldian, Gizateako kide diren gizarteratze enpresen 2010eko gizarte-txostenaren datu nagusiak aurkeztu ziren.

Gizarte-txostenaren helburuetako bat, gaur egungo egoeran gizartearen eta ekonomiaren alorrean gizarteratze enpresek egiten duten lanari buruz gizarteari informazioa ematea da.

Gizarteratze enpresek erakusten jarraitzen dute gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan diren pertsonak laneratzeko tresna baliagarria direla. Hala ere, azpimarratu beharra dago, gizarteratze enpresetan 1204 langile aritu direla guztira. Horietatik, 630 pertsona egon dira laneratze prozesuan: %39,5 gizonezkoak eta %60,5 emakumezkoak. Laneratze prozesua bukatu duten pertsonen %51,3 ohiko lan merkatura sartu da, %42,5 lan merkatu arruntean eta %8,8 gizarteratze enpresan.

Beren funtzionamendu arauen arabera funtzionatzen dute gizarteratze enpresek merkatuan. Gizarteratze enpresek, gainerako enpresek ez bezala, pertsonak gizarteratzen eta laneratzen dituzte. Horixe da gizarteratze enpresen bereizgarria. Krisialdian egonda ere, lan- eta produkzio- ingurunera egokitzeko gai direla erakutsi dute 2010ean. Produktuak saltzetik eta zerbitzuak eskaintzetik izan dute 2010eko diru-sarreren 569,54. Haien diru-sarreren %28,53, ordea, diru-laguntza publikoetatik dator. Beraz, gizarte-gastu izateaz gain, diru-laguntza publikoak gizarte-inbertsio ere badira. Gizarteratze enpresen guztizko fakturazioa %4,3 igo da 2009. urtearen aldean. Bezero-zorroaren %86 bezero pribatuak dira eta %14 sektore publikokoak.

Era berean, gizarteratze-enpresek gero eta toki handiagoa dute gizarte- eta elkartasun-ekonomian. Bestalde, Espainiar estatuan dauden 200 gizarteratze-enpresetatik 47 (%23,5) EAEn daude; eta azken horietako 44 (%22) Gizateako bazkide dira. Horren erakusle da Gizarte Ekonomiaren 5/2011 Legea onartzea; lege horrek marko juridiko komuna ezartzen du Gizarte Ekonomian eta gizarteratze-enpresak biltzen ditu horren barruan.

Txostena deskargatu