Legeak

Laneratzeko enpresek “ekonomikoki laneratzeko” xedea duten gizarteratzearen aldeko politiketan eta gizartean esku hartzeko erakundeen ekimenetan dute sorburua, azken urteetan egiaztatu dutenez, eraginkorrak baitira zailtasun bereziak dituzten pertsonak eta kolektiboak lan-merkatuan txertatzeko.

Laneratzeko enpresa gisa sailkatzeko, enpresa-jarduera garatzeko indarrean dagoen araudia betetzeaz gain, ekoizpen-egiturek ezaugarri hauek eduki beharko dituzte:

  • Helburu sozialaren xede nagusia da lan-munduan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea.
  • Irabazi-asmorik gabeko erakunde batek edo batzuek sustatzen dituzte laneratzeko enpresak (zuzenbide publikokoek ere bai), eta haien helburu sozialak egoera bereziki ahulean dauden pertsonak gizarteratzea hartu behar du barne.
  • Plantilla osoaren % 50, gutxienez, laneratzeko prozesuan daude pertsonak izan behar dute.
  • Laneratzeko prozesuan dauden pertsonak gutxienez 6 hilabetez eta gehienez 3 urtez egon daitezke laneratzeko enpresan.
  • Jasotzea ekitaldi ekonomiko bakoitzean lortutako soberakin erabilgarriak ekoizpen- eta laneratze-egiturak hobetzeari edo handitzeari, edo laneratzeko enpresaren funts propioak handitzeari aplikatuko zaizkie, eta sekula ere ez dute mozkinik banatuko.

Deskargak

Ezar daitekeen Estatuko araudia

Ezar daitekeen autonomia-erkidegoko araudia