Laneratzeko eta gizarteratzeko laguntza mintegien wikia martxan dago

Por Gizatea

el 21-03-2011

Mintegietan parte hartzen ari diren pertsonen artean eztabaidak sortzeko eta konpartitzeko tokia martxan dago.

Gizarteratzeko laguntzarako pertsonal teknikoaren harreman gaitasunen garapena” prestakuntza mintegiek Interneten lekua badaukate, non parte hartzaileek baliabideak konpartitu eta saioetan landutako gaiei buruz eztabaida dezakete.

Gizarteratze Laguntza lantaldea izan da mintegi hauek proposatu dituena, eta 2011 urteko lehenengo sei hilabetekoan ospatzen ari dira, hileko 1go ostiraletan, Eutokia Gizarte Berrikuntza Zentroan.

Wiki horretatik posible da saio bakoitzean erabilitako material eta dokumentuak deskargatzea, argazkiak ikustea, interesgarriak izan daitezkeen beste material batzuk eskuratzea, edo hurrengo saioetarako garatu beharreko zereginak gogoratzea ere. Eztabaida sailean postak zabaldu daitezke presentziazko saioez aparte, iritziak eskualdatzeko helburuarekin.

Tresna hau, prestakuntza saio hauen emaitzen eta laneratze prozesuetan laguntzen duten pertsonen gaitasunen hobekuntzan laguntzeko helburuarekin martxan jarri da.

Wikira heltzeko, hemen klik egin ezazu.