Malagako Aldundiak antolatutako Gizarteratze Enpresei buruzko jardunaldietan hartuko du parte Gizateak

Por Gizatea

el 28-03-2011

Jardunaldia, “Emprendimiento + Inserción (E+I)” proiektuaren abiarazte eta zabalpen ekintzetan kokatzen da.

Apirilaren 7an, Malagako Aldundiak “Gizarteratze enpresak: errealitate eta ahalmenak” jardunaldia batzar-aretoan ospatuko du, “Emprendimiento + Inserción (E+I)” izeneko proiektuaren abiarazte eta zabaltze ekintzen inguruan. Malagako Aldundia da proiektuaren burua, baina Europako Fondo Soziala eta Andaluziako Enplegu Zerbitzuarekin batera finantzatzen da.

2010eko azarotik eta 2012ko irailera arte iraungo duen proiektu honen helburua, gizarteratze enpresen eraketa, martxan jartze eta kudeaketa esperientziak sustatzea eta trukatzea izango da, horrela Andaluziako Enplegu Politika Aktiboei transferitu ahal izateko.

Lanbidek aurkezpen jardunaldi honetan parte hartuko du “Emprendimiento + Inserción (E+I)” proiektuaren eskualdeko entitate kidea baita. Gizatea, bere aldetik, Gizarteratze Enpresen Lurraldeko Elkarteen Mahaian parte hartzera gonbidatua izan da, EIDA (Andaluziako gizarteratze enpresen elkartea) eta FEICATekin (Kataluniako Enpresen Federazioa) batera.

Jardunaldiaren egitaraua hemen kontsulta dezakezue.

Estekak

http://www.malaga.es/actividades/ficha.asp?are=0&ser=0&tip=0&fec=1&act=1226