
Hasiera | Gizatea | Zer da | Aurkezpena
Gizatea, Euskadiko Gizarteratze eta Laneratze Enpresen Elkartea, Equal Lamegi proiektuaren barne 2007-ko azaroan sortu zen REAS Euskadi-k bultzatuta. Bere helburua, enpresen arteko lankidetza sustatzea zen, sektorearen hobekuntzarako eta sendotzerako lan egitea, erakunde publiko eta gizartearen aurreko solaskidearen figura sustatzeaz gain.
Gizatea-k giza, gizartea eta atea kontzeptuak bateratzen ditu. Horrela, gizartzeratze enpresek partehartzerako eta gizarte integraziorako sarbidea ahalbidetzen duten funtzioa adierazi nahi dugu. Hori guztia pertsona protagonista gisa hartzen duen laneratze eta gizarteratze prozesu baten bitartez egiten da.
Gizarteratze enpresek bazterkeria edo desabantaila soziala egoeran dauden pertsonen lan mundurako sarbide normalizatua ahalbidetzen dute, laguntza epealdi baten ondoren irabazi asmorik ez duten estruktura merkatal batean lana eginez. Hori da duten balio erantsia, beharrezko baliabide tekniko eta giza baliabideekin kalitatezko zerbitzuak eskeintzeaz gain. Euren zerbitzu eta ondasunen merkaturatzea bultzatzeak, merkatu publiko zein pribatuan aukerak irekiz, jendartean gizarte erantzukizunaren irizpideak zabaltzea suposatzen du.
Xedea
Gizateak jendarte justuago baten alde egiten du lan, “Mundu solidarioago baten aldeko Gutuna”k adierazten dituen printzipioetan oinarrituta. Euskal Autonomia Erkidegoan ekonomia solidarioaren eta gizarteratze enpresa solidarioen aurrezagutzearen eta sendotzearen alde egiten dugu lan, arlo sozial eta ekonomikoan alternatiba eraldatzaileak sortzen dituzten esperientzia eta lan tresnak bultzatuz.
Gizateak gizarteratze enpresak sustatu eta laguntzen ditu, kolektiboki eta modu eraginkorrean erronkei aurre egin diezaieten:
1) Diskurtsoa eraiki 2) Sektorearen hobekuntzari eta sendotzeari laguntza eman 3) enpresen arteko lankidetza sustatu 4) Erakunde publikoaren eta jendartearen aurreko elkarrizketa erreztu. Eta azkenik, enpresen zerbitzura dagoen lan tresna izatea da gure misioa, euren existentzia oinarritzen duen xedea bermatzeko: ohiko lan merkatuan arazoak dituzten pertsonen gizarteratze eta laneratze aukera gehiago eta hobeagoak sortzea.
Ikuspegia
Euskal Autonomia Erkidegoan ekonomia alternatiboan eta solidarioan lan egiten duten gizarteratze enpresen gehiengoa (erregistratutako enpresen %90a) biltzen dituen sarea izatea da gure ikuspegia.
Aintzatesitako eta erreferentziazko sarea izatea, liderra eta sozialki legitimatua, gizarteratze enpresen eta enpresa solidarioen mugimenduaren gidaritza aurrera eramateko. Horrela agente instituzional, politiko eta sozialen aurrean elkarrizketa gidatzeko gaitasuna izatea, eta gizarteratze enpresetako langileen aldeko lan baldintzen hobekuntzaren alde borrokatzea, hitzarmen kolektibo berezia landuz.
Sare horrek, beste gizarte sareekin batera lan egiten du, gizarte eraldaketaren alde.
Baloreak
Kode Etikoan azaltzen diren baloreak bere egiten ditu Gizateak (kalitatea, parte hartzea, transparentzia, irabazi asmori ez izatea, erantzukidetasuna, aukera berdintasuna, genero berdintasuna, lankidetza, pertsona xede izatea, ingurugiroaren iraunkortasuna, jasangarritasun ekonomikoa, ingurumenarekin konpromezua) eta “Mundu Solidarioaren alde ekitea” (pdf 129kb) Gutunean jasotzen diren printzipioekin bat gatoz ere.