BIDEBARRI ENPLEGU ZENTRUA, S.L.

BIDEBARRI ENPLEGU ZENTRUA, S.L. laneratzeko enpresa 1996. urtean sortu zen, Oñatiko Udalak eta Oñatiko Caritasek bultzatuta. Gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonen egoera soziopertsonala hobetzea du xede.

Era askotako jarduera ekonomikoak ditu, besteak beste, vending zerbitzua. Hiru makina-mota hauekin lan egiten du: kafe-makinak, espiral-makinak eta lata-makinak.

Enpresa bera arduratzen da vending zerbitzuaz, hala kargaz, nola gailuen mantentze-lanaz; eta ibilgailu egokiak ditu produktua garraiatzeko eta berriz hornitzeko.

Bestetik, saltzeko makinetan eskainitako produktuei dagokienez, bezeroen gustuetara egokitutako zerbitzua du. Gainera, bidezko merkataritzako produktuekin lan egiten du, Fairtrade zigiluarekin. Bidezko merkataritza merkataritzako sistema solidarioa eta alternatiboa da, ohiko merkataritzaren hautabidea, eta herrialdeak garatzea eta pobreziari aurre egitea du xede.

Gaur egun, 250 vending makina baino gehiago ditu, Gipuzkoaneta Araban banatuta, eta bezero hauek ditu, besteak beste: Eusko Jaurlaritza Lakuan, ULMA taldea, Debagoienako ospitalea eta Alejandro Altuna JMA, S.L.U.

Vending makinez gain, Bidebarri Enplegu Zentrua, S.L. enpresak aukera ematen die bezeroei norbera babesteko ekipamenduak (NBEak) saltzen dituzten makinak edukitzeko, lantegietan eta tailerretan lan egiteko bereziki egokiak diren mota guztietako produktuekin.

Zerbitzuak:

Vending zerbitzua. Mezularitza-zerbitzua. Garbiketa-zerbitzua (elkarte gastronomikoak garbitzen espezializatua).
Ordutegia
7:30h a 19:30h
Helbidea
Zubillaga 20. 20560 Oñati (Gipuzkoa) > Nola iritsi
Telefonoa
943 716 479 / 617 677 913
E-posta
bidebarri@terra.com
Web
http://www.bidebarri.org
BIDEBARRI  ENPLEGU  ZENTRUA,  S.L. logo
Eraketa-urtea:
1996
Jarduteko eremua:
Probintziakoa
Sektoreak:
Elikadura, Erakundeentzako euskarria
Erakunde sustatzaileak:
CARITAS OÑATI, OÑATIKO UDALA