SOKAIRE SERVICIOS DE LIMPIEZA, S.L.U.

Garbiketa eta higiezinen mantentze-lanen esparruan zerbitzuak ematen dituen laneratzeko enpresa da, eta Bizkaian aritzen da. 2004. urtean sortu zen, Gaztaroa-Sartu Koop elkarteak sustatuta.

Laneratzeko enpresa moduan sortu zen, lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituen jendea gizartean eta lanean txertatzea bideratzeko helburuarekin. Prestakuntza profesionala, lan-esperientzia eta laguntza eskaintzen ditu, gizartean eta lanean txertatzeko prozesuan dauden lagunen egoera pertsonala eta soziala, eta, orobat, enplegagarritasuna hobetu ahal izateko. Ekonomia solidarioaren oinarriekin konprometituta eta gizarte inklusiboaren alde dago.

Zerbitzuak:

Higiezinak eta etxea garbitzea eta mantentzea. Garbiketa orokorrak eta obretakoak, lurzoruak tratatzea, kristalak. Garbiketari buruzko prestakuntza diseinatzea eta ematea, profesionaltasun-ziurtagiriekin eta ziurtagiririk gabe. Ildo berriak: etxe-aldaketa txikiak eta tresnak lekualdatzea.
Ordutegia
8:00 a 20:00. La prestación de servicios en el horario convenido con los/las clientes.
Helbidea
La Laguna 5, bajo. 48003 Bilbao (Bizkaia) > Nola iritsi
Telefonoa
605 772 355 / 647 419 471
E-posta
sokaire@sartu.org
Web
http://www.sokaire.com
SOKAIRE  SERVICIOS  DE  LIMPIEZA,  S.L.U. logo
Eraketa-urtea:
2004
Jarduteko eremua:
Probintziakoa
Sektoreak:
Eraikinak eta ekipamenduak, Erakundeentzako euskarria, Etxea eta pertsonak
Erakunde sustatzaileak:
GAZTAROA, S.COOP. I.S.