ZABALTEGI JUDIZMENDI, S.L.U.

ZABALTEGI JUDIZMENDI S.L.U. ostalaritzako zerbitzuak egiten dituen laneratzeko enpresa da. 2002an sortu zen, laneratzeko ekimen ekonomiko bezala, IRSE elkarteak sustatuta. IRSE 1987an sortu zen, eta 2012an Onura Publikoko Adierazpena jaso zuen. Hauek dira helburuak:

– Ekonomikoki iraunkorra den ekimena sortzea eta mantentzea.
– Laneratzeko ibilbidea egiten ari diren eta lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei gizartean eta lanean txertatzeko aukera emateko tartea eskaintzea.
– Denbora jakin batean, pertsona horiei lan-esperientzia izateko aukera ematea, ostalaritza-lanbideko eginkizun teknikorako gaitasuna eskuratu dezaten.

Gaur egun, ZABALTEGI JUDIZMENDI S.L.U ostalaritzako sei establezimenduk osatzen dute, guztiak ere Vitoria-Gasteizen kokatuta. Horietatik hiru haren laneko zentroak dira. Zabaltegi Judizmendi (2002), Zabaltegi Florida (2011) eta Zabaltegi Kiosko (2013). Horrez gain, Zadorra eta Ajuria egoitza geriatrikoetako kafetegiak kudeatzen ditu, Arabako Foru Aldundiarekin sinatutako kontratu baten bitartez, bai ta Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroko Atarikoa ere, Vitoria-Gasteizko Udalarekin egindako beste hitzarmen baten bidez.

Zerbitzuak:

Ostalaritzako establezimenduak. Ostalaritzako establezimenduak. Ogitartekoak, pintxoak, errazioak eta abar eskaintzen dituzten kafetegiak, eta eguneko menua, asteburukoa eta mokadu-janak eskaintzen dituzten jatetxeak kudeatzea.
Ordutegia
Lunes a domingo 8:00 a 24:00
Helbidea
Errekatxiki, 35 bajo. 01003. Vitoria-Gasteiz (Araba) > Nola iritsi
Telefonoa
945 003 405
E-posta
info@zabaltegi.org
Web
http://www.zabaltegi.org
ZABALTEGI  JUDIZMENDI,  S.L.U. logo
Eraketa-urtea:
2004
Jarduteko eremua:
Lokala
Sektoreak:
Elikadura, Erakundeentzako euskarria
Erakunde sustatzaileak:
ARABAKO BERGIZARTERATZEKO INSTITUTUA (IRSE ÁLAVA)