Gizatea Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteratze enpresen sendotzearen eta aurrezagutzearen alde lan egiteko jaio da. Laneratze prozesuan zailtasunak dituzten pertsonei aukerak emateko xedearekin, arlo sozial eta ekonomikoan alternatiba eraldatzaileak sortzen dituzten esperientzia eta tresnak bultzatzen ditugu.
Gizarteratze enpresen sendotzea, etengabeko formakuntzaren bidez lantzen dugu honako arloetan:
- kudeaketaren hobekuntza
- gizarteratze prozesuan laguntza
- gizarte klausulak
- merkatu soziala eta ekonomia solidarioaren inguruan bestelako ekintzak
Horrela, esperientzia eta jakindurien elkartrukaketa bultzatzen dugu, ekimen enpresarialen arteko elkarkidetza eta sinergia sustatuz. Entitateen lana errazteko asmoarekin ere, kudeaketaren inguruko eskuliburuak eta programak egin ditugu (ikusi argitalpenen atala).
Gizarteratze enpresen aurrezagutze sozial eta instituzionalari begira, administrazioarekin eman daitekeen elkarrizketarako tresna gisa aurkezten dugu gure burua, laneratze prozesuan zailtasunak dituzten pertsonentzako gizarteratze gehiago eta hobeagoa sortzeko asmoarekin (ikusi Gizarte Klausulak).
Hitz batez, eraldatze sozialaren alde egiten dugu lan, Gizatea osotzen duten enpresen zerbitzura gaudelarik, haiek baitira euren lehentasunak eta beharrak hoberen ezagutzen dituztenak.