TOKIKO GIZARTE GARAPENAREN TESTUINGURUAN Arlo publiko eta pribatuaren arteko elkarkidetza gizarteratze enpresen sustapenerako jardunaldia antolatzen dute Azaroaren 4ean Durangon

Por Gizatea

el 02-11-2010

Durangoko Udalak eta Txukunberri gizarteratzeko enpresak izenpetu duten hitzarmenaren karietara antolatu da jardunaldi hau.

Baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak laneratzea da hitzarmenaren helburua, eta hori jarduera ekonomiko baten bidez egiten da.

Hartara, gonbitea bidaltzen dizuegu gure esperientziaren berri izan dezazuen. Honakoak dira esperientzia horren lau gako:

  • Gizarte-ekimeneko lankidetza publiko eta pribatua
  • Gizarteratzearen ibilbidea planifikatzea
  • Udalen konpromisoa pertsonen gizarteratzearekin
  • Ekonomia soziala eta elkartasunekoa: toki-garapeneko eragile

Aurkezlea:

Marta Senz, Sarturen gizarte gaietako aholkularitzaren arduraduna

Hizlariak:

Aitziber Idigoras, Durangoko alkatea

Gemma Zabaleta, Lan eta Gizarte politika sailburua

Juan Mari Aburto, gizarte ekintzako Foru diputatua

Loli Martin, Durangoko Zabaltzen- Sartu elkartearen zuzendaria

Carlos Askunze, REASeko koordinatzailea eta GIZATEAko gerentea

Eguna eta ordua: azaroaren 4a, 10:00etan

Lekua: Elkartegia Landako etorbidea, 6 – Durango

Gosaria 11:30etan igeritokiko kafetegian. Txukunberriren eskutik.

Hemen izango zaitugulakoan,

hartu gure agurrik beroena

Etortzekoasmoa baduzue, jakinarazi mesedez: gizartekintza@durango-udala.net – 944657091