Gizatea celebra la Asamblea 2009

Por Gizatea

el 14-05-2009

El 6 de mayo Gizatea celebró la Asamblea de 2009 donde se presentaron las cuentas anuales, un informe sobre FAEDEI, el proceso del Código de Ética y las preocupaciones de las empresas de inserción.

Joan den maiatzaren 6an gizarteratzeko eta laneratzeko 33 enpresek hartu zuten parte Gizatearen urteroko batzarrean. Jarduera eta ekonomia-txostenak eta 2009rako Kudeaketa Plana eta Aurrekontua onartu ziren.

FAEDEIren (Gizarteratze eta Laneratze Enpresa-Elkarteen Federazioa) txosten zehatz bat aurkezteko ere aprobetxatu zen, bertako Zuzendaritza Batzarrean Gizateak idazkaritza baitauka.

Aldi berean, Gizatearen eta bazkide diren gizarteratze eta laneratze enpresen Etika-kodearen osaketa prozesua aurkezteko tartetxo bat hartu zen.

Eta azkenik, gizarteratze eta laneratze enpresen inguruan bizi diren arazo eta beharrak aztertzeko lau lan-talde egin ziren. Krisi ekonomikoaren ondorio kaxkarrak, 44/2007 Legean oinarritutako sustapen kontratua erabiltzeko dauden zailtasunak, oinarriko gizarte zerbitzuekiko harremanak, kontratazio publikoetarako gizarte klausulen beharra eta gobernu aldaketaren ondorioz sortutako aldaketak izan ziren, besteak beste, jasotako kezkak.