135 profesionalek parte hartu dute 2025eko Estatu Mailako Akompainamendu Jardunaldian, Avilésen ospatutakoa

Por Gizatea

el 26-11-2025

Laneratze enpresetako ehun profesional baino gehiago elkartu ziren Inklusiorako Estatu Mailako Akompainamendu Jardunaldian, FAEDEI eta ADEIPAk antolatuta. Topaketa honek estatu osoko talde teknikoen arteko elkargune bat eskaintzen du, elkarrekin hausnartzeko eta esperientziak partekatzeko, bai akonpainamenduari buruz, bai laneratze-ibilbideei dagokienez.

Aurtengo edizioa azaroaren 13 eta 14an ospatu zen, Avilés (Asturias) hirian, eta 135 profesionalek hartu zuten parte, estatuko hainbat lurraldetako ilaneratze enpresetako akonpainamendu-taldeetako kideek. Jardunaldiaren ardatz nagusia Inklusiorako Akompainamenduko Teknikariaren (TAI) eta Ekoizpeneko Akompainamenduko Teknikariaren (TAP) arteko koordinazioa izan zen, kasu praktikoen bidez egindako lan trinkoa, praktika onen aurkezpenak eta dinamika kolaboratiboak uztartuz. GIZATEAtik, talde teknikoko 2 pertsona eta Euskadiko 6 inklusio-enpresetako 11 pertsona bertaratu ziren: Berezi99, Bidebarri, Ikatzbizi, Koopera Servicios Ambientales, Koopera Zaintzalan eta Suspertu.

Jardunaldiak hasi ziren Avilés hirian dauden lau inklusio-enpresetara egindako bisitekin: Riquirraque Emaús, Cáritas Koopera, De Cuchara eta Vedelar. Ondoren, bi egunetan zehar, eztabaidarako eta hausnarketarako guneak sortu ziren, TAI eta TAP profileen arteko koordinazioa nola hobetu aztertzeko; pieza giltzarria baita inklusiorako enpresetako akonpainamendu-prozesuak sendotzeko. Jardunaldiak dinamika praktikoak, benetako esperientzien analisia eta lurralde ezberdinetan partekatutako erronka eta aukera komunen identifikazioa uztartu zituen.

Inklusiorako Estatu Mailako Akompainamendu Jardunaldia berriro ere finkatu da inklusiorako enpresetako talde teknikoentzat ezinbesteko hitzordu gisa, elkar-ikaskuntzarako espazioa eskainiz, lankidetza-lana sendotuz eta estatu osoan inklusio-ibilbideak hobetzeko estrategiak eguneratuz.