2022an laneratzeko enpresen sektorerako erronkak

Por Gizatea

el 27-01-2022

COVID-19ak eragindako pandemiaren egoerak markatutako ziurgabetasuneko azken hilabete hauek gaindituta, Gizateatik ilusioz ekingo diogu 2022ari. Sektorea hobetzeko eta indartzeko lanean jarraituko dugu, laneratzeko enpresen arteko lankidetza sustatuz eta erakunde publikoen eta gizartearen aurrean haien arteko elkarrizketa erraztuz.

Laneratzeko enpresen sektorearentzat erronka garrantzitsuak dituen urtea hasi dugu. Araudiari dagokionez, 2022an arau aldaketak egingo dira, laneratzeko enpresen esparru juridikoa egungo errealitatera eta testuingurura egokitzeko. Alde batetik, laneratzeko enpresen estatu-mailan 44/2007 Legea aldatzeko prozesua hastea aurreikusi da. Bestalde, EAEn, 182/2008 Dekretua eguneratzea aurreikusten da, laneratzeko enpresen kalifikazioa, sarbide-prozedura eta erregistroa arautzen dituena.

Erakunde eta Administrazio Publikoekin hitz egitea izango da Gizatearen lehentasunezko lan ildoetako bat. Besteak beste, Administrazioaren maila guztietan laneratzeko enpresei erreserbatutako kontratuak bultzatzeko ekintzak garatzen jarraituko dugu, enpresen jarduera ekonomikoari bultzada bat emanez, laneratzeko postuei eusten eta jarduten duten lurraldeak kohesionatzen eta toki-garapena bultzatzen eta laguntzen duena.

Laneratzeko enpresen lana errazten duten tresnak garapenari jarraipena emango diogu, bereziki, laneratzen laguntzeko kudeaketa prozesuetan.

Enplegu inklusiboa sustatzen jarraituko dugu, laneratzeko postuak handitzeko eta lurralde osoan enpresak sor daitezen bultzatzeko, tresna hori bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen eskura jar dezagun.

Erronka horiei guztiei aurre egiteko, Gizatea elkarteko enpresa bazkideen, erakunde publikoen, sare lagunen eta egunez egun gizarte bidezkoagoa, kohesionatuagoa eta iraunkorragoa eraikitzeko lanean ari diren gainerako eragile ekonomiko eta sozialen laguntza eta lankidetza dugu.