el 14-02-2022
Berezi99 Gizarteratzeko Enpresak zerbitzu berri bat jarri du martxan, garbiketa irtenbideen zerrendarari gehitzen duena: ke-kanpai industrialen garbiketa zerbitzua jatetxe eta egoitzetan.
Enpresa Fundación Giltza Fundazioak sustatzen du, eta sortu zenetik 2008an, garbiketaren sektorean garatzen du bere prestakuntza eta produkzio jarduera, premia oinarrizkoenetatik hasi eta espezializatuenetaraino.
Duela aste batzuetatik hona, Berezi99k ke-kanpaiak garbitzeko zerbitzua eskaintzen du, funtsezkoa baita horrelako aparatuen, aireztapen hodien eta barne iragazkien higieneari eustea. Jarduera berri hau abian jartzeko, beharrezko makineria erosi du eta plantillaren prestakuntza gauzatu du, zerbitzu berri honen prestazioan kalitatezko lana eskaintzeko helburuarekin.
Zerbitzu honetan interesa baduzu, Berezi99 enpresarekin harremanetan jar zaitezke zuzenean info@berezi99.org