el 17-03-2026
GIZATEAtik, lan-ingurune inklusiboak sustatzen jarraitzen dugu, pertsona guztien hazkunde pertsonala eta profesionala bultzatzeko. Martxoaren 8 honetan, Emakumeen Nazioarteko Egunean, berdintasunarekiko dugun konpromisoa berresten dugu. Emakumeen lorpenak, indarra eta erresilientzia aitortu eta balioan jarri nahi ditugu, bereziki gure laneratze-enpresetako kide diren emakumeena, haien eguneroko lana funtsezkoa baita gizarte justuago bat eraikitzeko.
Aurten, martxoaren 8ko aldarrikapenak forma anitzak hartu ditu gure laneratze-enpresen ekosisteman. Jarraian, ekimen horietako batzuk partekatzen ditugu.

Berezi99 laneratze-enpresak, beste urte batez, kanpainarekin bat egin du, erakundeko emakumeen sustraietan oinarritutako hausnarketa-gune bat sortuz. Elkarrizketaren bidez, parte-hartzaileek beren istorio pertsonalak eta familiarrak partekatu zituzten; urruneko eta askotariko herrialdeetatik etorri arren, emakume izatearen esperientziak markatutako antzekotasunak agerian utziz. Topaketan, borroka feministen ibilbidea balioan jarri zen, bereziki parte-hartzaileen jatorrizko herrialdeetan, baita aurreko belaunaldiekiko lortutako aurrerapenak ere. Jardunaldia entzutean eta elkarrekiko aitortzan oinarritu zen, eta indartu egin zen ideia hau: kultura-desberdintasunak gorabehera, emakumeek berdintasunaren, eskubideen eta aukeren aldeko helburu komunak partekatzen dituzte.
Emaús Servicios Medioambientales-ek berdintasunarekiko konpromisoa indartu du Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, “Emaus Berdintasun Txokoa” panel fisikoaren aurkezpenarekin, bere Berdintasun Planean jasotako ekimenetako bat. Gune hau parte-hartzailea izateko bokazioarekin sortu da, eta hilero eguneratuko da berdintasunarekin lotutako eduki, baliabide eta proposamenekin. Halaber, langileek hausnarketak, ideiak eta materialak partekatzeko gune irekia izango da, lan-ingurunean sentsibilizazioa sustatzeko eta elkarrizketa pizteko. Era berean, erakundeak martxoaren 8ko manifestuaren irakurketa egin zuen, urtero data honi lotutako bere konpromisoaren baitan. Horretarako, minutu batzuez eten zen jarduera lan-gune ezberdinetan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko keinu sinboliko eta aldarrikatzaile gisa.
Kooperan ere, 8Maren harira, “Eskubideak. Justizia. Ekintza. Emakume eta neska guztientzat” lelopean manifestu bat argitaratu eta irakurri zen. Ekimen honen bidez, erakundeak genero-berdintasunaren aldeko konpromisoa berresten du, baita emakume guztien eskubideak bermatzeko ekintza zehatzak sustatzen jarraitzeko beharra ere.
Iturritek, S.L., Zurtek, S.L. eta Servicios de Hostelería Peñascal, S.L. laneratze-enpresek, Peñascal Kooperatibak sustatuta, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egin zuten hainbat ekimenen bidez, Bilboko Bolueta auzoko Boluetabarriko zentroan. Iturritek S.L.-ko langileek eguna ikusgarri egin zuten eraikinaren fatxadan banderolak jarriz; Zurtek, S.L.-n, berriz, oroitzapenezko giltzatakoak egin zituzten. Bestalde, Servicios de Hostelería Peñascal, S.L.-k kafetegiko eta jatetxeko guneak apaindu zituen Peñascal S.Coop.-eko ikasleek egindako kartelekin, eta bezeroen artean oroitzapenezko gailetak banatu zituen.
Azkenik, Emaús Gipuzkoa eta Emaús Comercio Justo enpresek, Emaús Gizarte Fundazioak sustatuta, erakunde honek 8Maren harira bultzatutako jardueretan parte hartu zuten. Ospakizun honen baitan, bideo baten argitalpena ere egin zen, berdintasunarekiko sentsibilizazio eta konpromiso mezua indartuz.
