Gizatean web aplikazio bat garatu dugu laneratzeko enpresetan laneratzeko intinarioak kudeatzeko, Gizateko bazkide diren enpresa guztientzat doan banatu daitekeena.
Laneratzeko enpresetako teknikari laguntzaileen eskura dago tresna hori, eta esku-hartze sozialeko lana erraztu nahi du, laneratzeko langileen gizarteratze- eta laneratze-ibilbideen kudeaketa informatizatuaren bidez, Gizatea gizarteratzeko laguntza-eredua erreferentziatzat hartuta.
Zer jakin behar da web aplikazioan alta eman aurretik?
Garrantzitsua da Gizatearen gizarteratze-ibilbideak kudeatzeko web-aplikazioa erabiltzen hasi aurretik Gizatearen laguntza-eredua eta laguntzeko tresnak ondo ezagutzea:
Gainera, Gizatea Gizarteratzeko Laguntza Taldean parte har dezakezu, laneratzen laguntzeko teknikariei zuzenduta, espazio batean…
… enpresetako laguntzako profesionalen arteko topaketa, kasuak, esperientziak, kezkak, zailtasunak partekatzeko eta kontrastatzeko.
… ezagutza partekatua sortzeko, laneratzeko enpresetan esku-hartzeko eredua garatu eta kontrastatzeko, errementak diseinatzeko…
… lankidetzazko prestakuntza.
Nola eman alta web aplikazioan?
Taldean parte hartzea borondatezkoa da. Parte hartu nahi baduzu idatzi email bat gizatea@gizatea.net helbidera.
Alta eman dezakezu formulario hau betez:
Gizarteratzeko Ibilbideak Kudeatzeko web aplikazioan alta ematea
Ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu zure erabiltzailearekin eta pasahitzarekin, web-aplikatibora sartzeko.
Nola sartu web aplikazioan?
Erregistratuta zaudenean, zure erabiltzailearekin eta pasahitzarekin sartu ahal izango zara esteka honetan:
Primeros pasos en el aplicativo
Garrantzitsua da aplikazioak nola funtzionatzen duen jakitea. Horretarako, erabilera-eskuliburua irakurtzea eta aurkezpen-bideoa bistaratzea gomendatzen dizugu.
Informazio hau erabilgarria izatea espero dugu. Hala ere, zalantzarik izanez gero, Gizatea (gizatea@gizatea.net) erabil dezakezu.