Edukira joan
- Diagnosi-txostena: Krisiaren eragina Euskadiko gizarteratze eta laneratze enpresetan. Laburpen exekutiboa: Krisiaren eragina Euskadiko gizarteratze eta laneratze enpresetan.
- Testu honetan, Gizateako gizarteratze eta laneratzeko enpresetako laguntasun zein ekoizpen arloko teknikarientzat antolatutako Trebetasun profesionalen ebaluazioa eta neurketa prestakuntza-mintegian egindako lana aurkeztuko da. Oinarrizko trebetasun profesionalen ebaluazioa eta neurketa gizarteratzeko eta laneratzeko enpresetan (pdf 1,5 Mb)
- Gizateako bazkide diren enpresa guztien Gizarte-Txostena duzue hau. 2011n, Gizateako bazkide ziren 44 laneratze eta gizarteratze enpresei buruzko informazioa eta horien analisia bildu dugu memoria honetan. EAEn, guztira, 53 GLE daude erregistraturik gaur egun. Datu aipagarrienak: Lansaio osoko 751 lanpostu; horietatik, 474 gizarteratze postuak direlarik. 1.303 langile; horietatik, 671 gizarteratze eta laneratze prozesuan daudelarik. 18.653.787 … "2011 Gizarte-Txostena" irakurtzen jarraitu
- “Laguntasunerako harreman-trebetasunei” buruzko prestakuntza-mintegiaren esparruan, zenbait profesionalek euren esperientziak partekatu eta jendeari laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko prozesu egokienei buruzko hausnarketa egin dute. Testuan, lan-prozesuan zehar egin ditugun ikaskuntza eta hausnarketa nagusiak azaltzen dira, baita zenbait enpresaren eta bertako profesionalen esperientzia ere. Agiriaren hasieran, erabilitako metodologia eta partekatutako zenbait erreferentzia aurkezten dira. Ondoren, laguntasun-prozesuko faseen haritik, jarduketari buruzko iradokizunak eta proposamenak … "Laneratzeko Enpresetako Laguntasun Prozesuen Hobekuntza" irakurtzen jarraitu
- Gizatea Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkarteko bazkide diren enpresa guztien gizarte txostena duzue hau. Agiri honen bidez, ekonomiaren eta enpresaren alorrean nahiz gizartearen alorrean gizarteratze- eta laneratze-enpresek egiten duten lanaren berri eman nahi zaie gizarteari eta erakunde publiko zein pribatuei. Gizatea elkarteko bazkide diren 44 laneratze-enpresei buruzko informazioa eta horien analisia bildu dugu txosten … "2010 Gizarte-Txostena" irakurtzen jarraitu
- Agiri honen bidez, ekonomiaren eta enpresaren alorrean nahiz gizartearen alorrean gizarteratze- eta laneratze-enpresek egiten duten lanaren berri eman nahi diegu gizarteari eta erakunde publiko zein pribatuei. Gizatea elkarteko bazkide diren 41 gizarteratze-enpresei buruzko informazioa eta horien analisia bildu dugu txosten honetan. EAEn, guztira, 47 gizarteratze-enpresa daude erregistraturik gaur egun Eusko Jaurlaritzaren Gizarteratze Enpresen Erregistroko datuak, … "2009 Gizarte-Txostena" irakurtzen jarraitu
- REAS Euskadik, Gizatearekin batera erosketa publiko arduratsuaren sustapenean egiten duen lanaren esparruan, “Gizarte-Klausulak, gizarteratzearen eta laneratzearen zerbitzurako tresnak” izenburua daraman argitalpena argitaratu da. Kontratazio publikoaren prozesuaren fase ezberdinetan sar daitezkeen Gizarte-Klausulak aurkezten dituen gida praktikoa da, honek eusten duen legeriari erreferentzia eginez, eta administrazio ezberdinek burututako hainbat adibide praktiko eskainiz. Gizarte Klausulak Gida REAS Euskadi … "Gizarte Klausulen Gida REAS Euskadi – Gizatea" irakurtzen jarraitu
- Zer da? Gizateako Etika Batzordea Zuzendaritza Batzordearen mendeko organoa da, eta hau aholkatzen eta babesten du ekimenen eta dinamiken bidez, erakundearen kulturako balioak esplizitu egin asmoz. Etika Batzordearen zereginen artean hauek nabarmentzen dira: Laneratzeko enpresen misioa gizarte-mailan, eta batez ere administrazio publikoetan, legitimatzeko estrategiak proposatu. Eztabaidatu eta jarraibideak eman Batzordeari, beraien balioen inguruan laneratzeko enpresen … "Etika Batzordea" irakurtzen jarraitu