Gizarteratzeko eta Laneratzeko Enpresetako Laguntasuna. Gizatearen ereduko aurrerakuntzak
“Gizarteratzeko eta Laneratzeko Enpresetako Laguntasunerako Eskuliburua” (Fernández et ál., 2007), laneratzeko enpresen sektorean erreferentziazko argitalpena hamarkada batean, 2017an eta 2018an berrikusi du profesionalek eta akademikoek osatutako lan-talde batek, testuinguruan gertatutako aldaketei erantzuteko eta urteotan metatutako esperientzia biltzeko. Prozesu horretan, alde batetik, Gizateako laguntasun eredua aztertu eta berrikusi egin da. Lan horren ondorioz, osagai batzuk garatu, azaldu eta sistematizatu egin dira, GLE-ek laguntasunaren arloan ezartzen duten erreferentzia-esparrua aberasteko asmoz.
Prozesu honek Laguntasunerako Eskuliburua berrikustea eta eguneratzea izan du helburu, honakoen argitan eta erkapen moduan: gertatutako aldaketa sozioekonomikoak, GLE-ek laguntasun-prozesuetan metatutako esperientzi eta erkidego zientifiko zein profesionalaren ekarpenak.
Eskuliburua bi zati handitan dago antolatuta. Lehenengoan, laguntasun eredua eguneratzen duten erreferentzia teoriko praktikoak aurkezten dira.
Bigarrenean, izaera aplikatukoan, laguntasunerako prozesua aurkezten da,
baita haren jarduketetarako tresnak ere.
Gizatearen Laguntasunaren ereduan aurrerakuntzak