Enplegagarritasun Ebaluazioa Laneratzeko Enpresetan. Enplegagarritasun Faktoreen Eskala EFE.

Enplegagarritasun Faktoreen Eskala (EFE)

Gizatea Enplegagarritasun Faktoreen Eskala (EFE) lan merkatuan parte hartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasun maila ebaluatzeko diseinatutako tresna bat da. Eskala honen helburua pertsona baten egoera ebaluatzea da, enplegagarritasunarekin lotzen diren faktoreei dagokienez, pertsona horrek laneratzeko ibilbidean jaso ditzakeen zerbitzuak eta laguntzak definitzeko edo hobetzeko.

Eskuliburu honetan aurkezten dugun EFEren bertsioa, bi urte baino gehiago iraun duen prozesu baten emaitza da. Diseinu, gidatze eta baliozkotzeko elkarlan honetan, erakundeek eta laneratzeko empresetako laguntzarako teknikariek  parte hartu dute, Natxo Martinez-Ruedak (UD) eta Javier Galarretak (UPV-EHU) zuzenduta.

Egindako lanari esker, esan dezakegu Enplegagarritasun Faktoreen Eskala tresna egokia dela lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen enplegagarritasuna ebaluatzeko.

Eskuliburu honetan EFEren ezaugarriez eta haien  aplikatzeko orientabide eta jarraibidez gain, Eskalak oinarri duen esparru teorikoa aurkezten dugu. Eskuliburua  errazago irakurri eta maneiatzeko, prototipoa eraikitzeko prozesua eta analisi estatistikoak eranskin gisa sartu ditugu amaieran.

Enplegagarritasun Ebaluazioa Laneratzeko Enpresetan. Gizatea Enplegagarritasun Faktoreen Eskala EFE. Eskuliburu Profesionala