Gizarteratze langileen gaitasun digitalak

Jarraian, “Gaitasun digitalak gizarteratzeko eta laneratzeko langileen enplegagarritasuna hobetzeko prozesuetan integratuz” gida aurkeztuko dugu. Gizateak argitaratzen duen gida hau, posiblea izan da, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren dirulaguntzari esker, airea e-LEARNING -ren lankidetzari esker, eta Gizatearen bazkide diren laneratzeko enpresetako profesionalen partaidetzari esker.

Pandemiak digitalizazio prozesuak bizkortu ditu lan inguruneetan, eta eragin zuzena edo zeharkakoa izan du enpresetan, haien prozesuetan eta langileen gaitasun digitaletan.

Eten digitalaren esanahia hurrengo da: IKTen (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiaen) sarbidean, erabileran eta inpaktuan hainbat gizarte talderen artean dagoen desberdintasuna. Gizarteratze eta Laneratze enpresetako langileek eta gizarte kalteberatasuneko egoeran dauden pertsonek arrisku handiagoa dute ekonomiatik eta gizarte digitaletik kanpo geratzeko; izan ere, askotan, arrisku faktore horietakoren bat edo batzuk izaten dituzte. Batetik, baliabide teknologikoak eskuratzeko zailtasun handiagoak sortzen dira, eta, bestetik, gaitasun digitalik ez izateak askotan teknologia maneiatzea eragozten du.

GIZATEAk gizarteratze enpresetako gizarteratze eta laneratze ibilbideei lotutako gaitasun digitalak identifikatzeko helburuarekin egin du dokumentua. Horretarako, DigComp gaitasunen Europako esparrua erabili da erreferentzia gisa, laneratzeko langileen enplegagarritasuna hobetzeko prozesuetan gaitasun digitalak sartzea erraztuko duten tresnak aurkezteko.

Dokumentu hau Gizatearen enpresa bazkideei zuzendutako gida gisa aurkezten da, diagnostiko tresnekin, horiek erabiltzeko adierazleekin, prestakuntza-baliabideekin eta laneratze ibilbideetan eta haien ingurune edo erakundeetan gaitasun digitalak integratzeko orientabide gisa balio duten jardunbide egokien adibideekin.

Integrando las Competencias Digitales en los procesos de mejora de la empleabilidad de las Personas Trabajadoras de Inserción. Gizatea (2022)