Laneratzeko Enpresetako Laguntasun Prozesuen Hobekuntza

“Laguntasunerako harreman-trebetasunei” buruzko prestakuntza-mintegiaren esparruan, zenbait profesionalek euren esperientziak partekatu eta jendeari laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko prozesu egokienei buruzko hausnarketa egin dute.

Testuan, lan-prozesuan zehar egin ditugun ikaskuntza eta hausnarketa nagusiak azaltzen dira, baita zenbait enpresaren eta bertako profesionalen esperientzia ere. Agiriaren hasieran, erabilitako metodologia eta partekatutako zenbait erreferentzia aurkezten dira. Ondoren, laguntasun-prozesuko faseen haritik, jarduketari buruzko iradokizunak eta proposamenak egiten dira.

Atal bakoitzean, enpresen eta profesionalen esperientzien adierazgarri diren adibideak, kasuak eta egoerak agertzen dira.