2025eko Gizarte-Txostena

Jarraian, Gizateako kide diren enpresa guztien 2025eko Gizarte-Txostena aurkezten dugu.

Memoria honek Gizatearekin 2025ean elkartutako 40 laneratze-enpreseei buruzko informazioa eta azterketa biltzen ditu.

Datu aipagarrienak:

  • 40 laneratzeko enpresa: 26 Bizkaian, 9 Gipuzkoan, 5 Araban.
  • 2.200 langile, horietatik 1.341 gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuan (% 61).
  • Emakumeen enplegua laneratze-enpresako langileen % 53 da, 1.165 emakume eta 1.035 gizon.
  • Laneratze-tasa — laneratze-enpresa batean ibilbidea amaitu ondoren lan-merkatuan sartzen diren pertsonen ehunekoa neurtzen duen adierazlea — % 57,2koa da.
  • Guztizko diru-sarrerak 67,7 milioi eurokoak izan ziren, eta ondasunen eta zerbitzuen salmentagatiko fakturazioa 50 milioi eurotik gorakoa (diru-sarreren % 74).
  • Dirulaguntza publikoak diru-sarrera guztien % 21 dira.
  • Kalkulatzen da urtean 9.387 euroko itzulkin ekonomikoa egingo zaiela administrazio publikoei laneratzeko lanpostu bakoitzeko

2025eko Gizarte-Txostena – Infofrafia deskargatu

Ikus 2025eko Gizarte-Txostena bideoa

Laster, 2025eko Gizarte-Txosten osaoa