Aurkezpena: ‘Laneratzeko enpresak, gizarterazteko atea’

Por Gizatea

el 04-10-2021

Laneratzeko enpresek ibilbide pertsonalizatuak eskaintzen dizkiete bazterketa egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonei. Honek, lan-merkatu arruntean sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna eta bizi kalitatea hobetzea du helburu.

Pertsona horien bizitzetan gizarteratze prozesuetan parte hartzeak zer esan nahi duen erakutsi nahi dugu Gizateak, eta, horretarako, horren guztiaren protagonistei, langileei, ahotsa eman nahi diegu.

Oraingoan, 4 langileen testigantza jaso dugu, haiek konta diezaguten beren esperientziatik eta beren hitzetan, zer esan nahi duen haientzat, laneratze-enpresa batean lan egitea.

Ondoren aurkezten dugun bideoan, “laneratzeko enpresek, gizarteratzeko ate bat”, Ainhoak, Soukainak, Sebasek eta Jonek beren esperientzia partekatu dute laneratzeko enpresan, ibilbidearen une ezberdinetan.

Bideo osoa. ‘Laneratzeko enpresak gizarteratzeko ate bat’


Bideo laburraz gain, hona hemen lau esperientzien bideoak banaka.

1. Fasea Ainhoa

Ainhoak enpresan kontratatu aurretik zuen egoerari buruz hitz egin digu, eta zer den laneratzeko enpresan lan egiteko aukera.

2. Fasea Soukaina

Soukainak laneratze-enpresan sartzean izandako esperientzia partekatzen du, eta hasierako uneetan enpresan izandako harrera nolakoa izan den kontatzen digu.

3. Fasea Sebas

Sebas hiru urteko ibilbidea amaitzear dago, prestakuntza eta lan-esperientzia lortu baititu, eta enpresatik irten ondoren lana bilatzeko prozesua partekatzen du.

4. Fasea Jon

Jonek gizarteratzeko ibilbidea amaitu du eta zahar-egoitza batean aurkitu du bere lehen lan egonkorra. Bideoan azaltzen digu nola bizi izan duen laneratze-enpresatik igaro izana, prozesua eraldatzailea gertatu zaio.