el 23-11-2021
GIZATEAko gizarteratze eta laneratze-enpresetan ibilbideak garatzen dituzten kolektiboen artean, hau da, bazterkeria egoeran edo arriskuan daudenen artean, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak daude ere.
Azaroaren 25a, Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, dela eta, GIZATEAK nabarmendu nahi du gizarteratze-enpresek indarkeriaren biktima diren emakumeekin egiten duten lana, bai eta emakumeek genero-indarkeriaren zirkulutik ateratzea ahalbidetzen duten lan-aukeren sortzaile gisa jokatzen duten funtsezko eginkizuna ere.
Horretarako, dokumentu bat egin dugu, gizarteratze-enpresa bazkideek genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen gizarteratze-ibilbideei buruz, kolektibo horri zuzendutako jarduera eta ekintza zehatzei buruz eta jardunbide egokien kasuei buruz emandako informazioa biltzen duena.