Berjantzi kooperatibak Koopera Store denda berria kudeatzen du Gasteizen

Por Gizatea

el 29-06-2021

Berjantzi kooperatibak Koopera Store denda berria kudeatzen du Gasteizen

Caritas eta Kooperak Gasteizko laugarren Koopera Store ireki duten denda Berjantzi laneratze enpresa kudeatzen du, enplegu inklusiboa eta gizarte iraunkorragoa lortzeko lanean.

Koopera Store denda berria Simón de Anda kaleko 7 zenbakian kokatzen da, laugarrena da Gasteizen. Horrela izanik, dagoeneko Postas kaleko 31n, Sáenz de Quejana kalean (z/g) eta Foru kaleko 3 zenbakian dauden dendekin bat egin du.

Koopera Store denda berriak kontsumo arduratsua egin eta tokiko enplegua sustatzeko aukera ematen die herritarrei, gizarteratze-hitzarmenen mendeko lanpostuak sortzen lagunduz.

Lokal berriak 130 m2 ditu, eta 2 laneratze-lanpostu sortzeko aukera eman du. Guztira, Berjantzi Koop. Elkartean 10 langile dira orain. Lurraldean arroparen arloko proiektua kudeatzen duen gizarte ekimeneko laneratze-enpresa da kooperatiba hori.

Gasteizko Elizbarrutiko Caritasek eta Kooperak sustatutako Berjantzi moduko laneratze-enpresen egitekoa babesgabetasun egoeran edota arriskuan dauden pertsonak laneratzea da. Berjantzik kontratatutako langileen % 60ek laneratze-kontratua daukate. Kontratu horiek, gizarteratze tresna eraginkorra izateaz gain, pertsonak eta planeta zaindu eta kontsumo arduratsua sustatzeko baliabideak dira.

Berjantzi proiektua hazi egin da azkenaldian. Caritas-Kooperaren 136 edukiontzi daude Araban dagoeneko (horietatik 43 Gasteizen). Horietan, herritarrek dohaintzak uzten dituzte, eta urtean 1.100 Tn baino gehiago jasotzen dira. Horrek argi erakusten du lurraldeko herritarren eskuzabaltasun eta elkartasuna. Orain, denda berri honekin, Berjantzik bertako kontsumo arduratsuaren aldeko apustua sendotu du. Gainera, moda solidario horren bidez, lanpostuak sortu eta arropari bigarren erabilera bat ematea lortzen dugu.

Simón de Anda kaleko 7 zenbakiko denda berriarekin, Berjantzi erakundeak (Caritas-Koopera) bigarren eskuko arropa, jostailuak eta liburuak eskaintzen dizkie bezeroei; gainera, beharrizana duten familiek ere produktu horiek eskuratzeko aukera dute, beren gizarteratze-prozesuen barruan.

Dagoeneko 33 Koopera Store denda daude Espainian. Horietatik 23 Kantauriar eremuan daude: 19 Euskadin, 1 Kantabrian, 2 Asturiasen eta 2 Pontevedran.  Horietatik 4 Berjantzik sustatu ditu. Denda horiek guztiek daukate konpromiso sendoa tokian tokiko merkataritzaren dinamizazioarekin. Koopera Store dendek Koopera Kluba ere badute. 180.000 bazkide baino gehiago dira dagoeneko, eta erosketetan deskontuak eta abantaila ugari eskaintzen zaizkie.

Koopera Store eta Moda re-

Koopera Store dendak Moda re- markaren barruan daude. Espainiako Caritasen proiektu horren baitan arropa berrerabili eta birziklatzearen inguruko 30 proiektu baino gehiago biltzen dira. Moda re- zein Koopera Store dendek gizarte-bazterkeria arriskuan dauden pertsonen gizarteratze eta laneratze prozesuak errazteko bokazioa dute. Gainera, kontsumo iraunkorra herritarrengana hurbiltzeko helburua ere badaukate.  Bigarren eskuko denda hauek familia osoari zuzenduta daude  eta, bertan, arropari bizi berria ematen zaio. Estilo askotako arropa dago, baita egiazko vintage estiloa eta diseinatzaile handien firmak ere.

Gero eta pertsona gehiago ohartzen ari dira erosketek gure inguruan dituzten ondorioez, eta  beste norbaitek erabiltzeko moduan dagoen bigarren eskuko arropa erostea hautatzen dute.

Koopera Store eta Moda re- dendetako bezeroek aktiboki parte hartzen dute ekimen sozial eta ingurumen arloko honetan; erosketen bidez, proiektuaren errentagarritasunari laguntzen diote eta planetaren baliabideetan aurrezten dute.

Koopera

Koopera Caritasen proiektu sozial bat da. Gizarte ekimeneko kooperatiba eta Laneratze-enpresek osatutako erakunde horren helburua gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen laneratze eta gizarteratzea da. Horretarako, ingurumen-zerbitzuak, berrerabilera eta birziklatzea, kontsumo arduratsua, prestakuntza, pertsonenganako arreta eta bestelako jarduerak burutzen dira, helburuak betetzera bideratuta.

Gaur egun, Kooperak 550 langile inguru ditu, horietatik % 55ek gizarteratze-kontratua dute. Caritaseko 500 boluntarioak baino gehiagok laguntzen dute proiektuaren jarraipenean.

>> Informazio gehiago: www.koopera.org